Judutegi
Itxura
Judutegia Erdi Aroan juduak bizi ziren auzoa izan zen[1]. Hasieran kristauen intolerantziak eta juduen bere batasuna mantentzeko gurak sortuak, gero derrigorrezko bilakatu ziren. 1555ean Paulo IV.ak Erroman lehendabiziko judutegi legala sortu zuen. Hurrengo hiru mendeetan Europako herrialde askok bereak sortu zituzten, Frantziako Iraultzak sistema kendu arte. Erromakoa azkena izan zen, 1870ean Viktor Emanuel II.a Italiakoak kendu zuena.
Euskal Herrian hiribildu nagusi guztiek bere judutegia izan zuten: Balmaseda, Gasteiz, Lizarra, Tutera edo Baionakoa ospetsuak izan ziren.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |