[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Juan José Arreola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan José Arreola

Bizitza
JaiotzaCiudad Guzmán (en) Itzuli1918ko irailaren 21a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaGuadalajara2001eko abenduaren 3a (83 urte)
Hezkuntza
HeziketaEl Colegio de México
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0037227 Discogs: 4348015 Edit the value on Wikidata

Juan José Arreola (Ciudad Guzmán, Jalisco, Mexiko, 1918ko irailaren 21a - Guadalajara, Jalisco, Mexiko, 2001eko abenduaren 3a) mexikar idazle eta antzezlea izan zen. Mexikon Rodolfo Usigli eta Xavier Villaurrutiarekin aritu zen antzezle lanetan, eta Frantzian, berriz, Louis Jouvet eta Jean-Louis Barraultekin.

Poesía en voz alta” antzerki taldeko kidea zen, eta literatura lantegiak sortu eta garrantzi handiko aldizkari eta argitalpenak zuzendu zituen 1960ko hamarkadan: Los presentes, Cuadernos y Libros del unicornio eta Mester izeneko aldizkaria eta argitalpenak

Arreolak argitaratutako lanak dira: Era askotako asmakuntzak (1949) eta Azpikeriak (1952) ipuinen alorrean; Guztion ordua (1954) antzerki lana; Bestiarioa (1958) eta Azoka (1963) eleberria. Gizabide hitza (1973) azken lanean, bere hitzaldiak bildu zituen Arreolak, ohikoa zuen umorean eta tradizio zaharrean oinarrituriko prosa landu eta jakintsukoak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]