Jingle
Jinglea, publizitatean, marketinean eta ikus-entzunezko produktuen sustapenean, ohikoan kantatutako musika pieza bat da, edo publizitate helburuekin erabiltzen den abesti labur bat.
Ezaugarriak eta motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jinglea melodikoa izan daiteke, edo beste edozein musika generotakoa, pertsonek marka erraz gogoratzeko modukoa den heinean.[1] Jinglea eraginkorragoa izan dadin, markaren eslogan bat ere sartzen da batzuetan edo esaldi bat errepikatzen da, adibidez: «EVEren aholkuak bete eta aurreztu enegia», Energiaren Euskal Erakundeak 2005. urtearen inguruan kaleratu zituen iragarki batzuetan[2].
Publizitate hutsaz gain, ikus-entzunezkoetan badaude beste jingle batzuk:
- Programa-jinglea. Programa jakin bat identifikatzeko erabiltzen da.
- Jingle ID. Nortasun-agiria da eta irrati-katea identifikatzeko balio du.
Jingle baten eraginkortasuna funtsezkoa da entzuten duenaren memorian inprimatu behar delako. Horregatik izan behar du argia, laburra eta erraz identifikatzeko modukoa, laster bereizteko.
Askotan, lehendik dauden abestiak erabiltzen dira jendea erakartzeko (adibidez: Bobby McFerrin-en Don't Worry Be Happy kantua sarri erabili izan da). Beste batzuetan eslogan musikal bat baino ez da, esaldi labur bat unitate formal txiki batean.[1]
Jingleen sorkuntza profesionalen kontua da, eta musikarien lanaren zein merkatu-estrategien eta sormen desberdinen emaitza da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «¿Qué es un jingle?» Centro Universitario de la Comunicación 2019-04-02.
- ↑ Arana, Edorta. (2005-06-17). «Jinglea» Hamaika ikus-entzuteko jaioak (Goiena) (Noiz kontsultatua: 2022-10-16).