[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Janine Turner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Janine Turner

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJanine Loraine Gauntt
JaiotzaLincoln1962ko abenduaren 6a (61 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaProfessional Children's School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, irrati-esataria, modeloa, telebista-aktorea, kazetaria, zinema aktorea, gidoilaria, zinema ekoizlea eta film-zuzendaria
Enplegatzailea(k)The Washington Times (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

janineturner.com
IMDB: nm0005508 Allocine: 16571 Allmovie: p72166 TCM: 195145
Facebook: janineturnerfanpage Twitter: janineturner Instagram: janineturner Edit the value on Wikidata
Northern Exposure telesaileko Cynthia Geary, Rob Morrow eta Janine Turner aktoreak 1993ko Emmy Sarietan[1].

Janine Turner (jaiotzez Janine Loraine Gauntt, Lincoln (Nebraska), 1962ko abenduaren 6a) aktore eta idazle estatubatuarra da. Northern Exposure telesailean Maggie O'Connell pilotoaren rola betetzeagatik da ezaguna. Cliffhanger filmean ere protagonista izan zen.

Hasierako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lincoln hirian jaio zen eta Texasen pasa zuen haurtzaroa[2]. 15 urte zituela New Yorkera joan zen Wilhelmina Modelo agentzian ibilbidea egitera. 1980. urtean Dallas telesailean atera zen hiru kapitulutan eta hurrengo urteetan telesail ezagunetan agertu zen, The Love Boat, General Hospital, Happy Days, Santa Barbara, The New Mike Hammer, The A-Team eta Knight Rider besteak beste. Hainbat filmetan ere aritu zen, ezagunena Steel Magnolias izan zen.

Aktore ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hollywooden paper seriorik izango ez zuela ikusita New Yorkera itzuli zen eta Actors Studioko Marcia Haufrechtekin ikasi zuen. 1990. urtean Northern Exposure telesailerako aukeratua izan zen. Gustora hartu zuen papera, emakume indartsu baten rola betetzen baitzuen, "aurkitzen dituen gizonak baino indartsuagoa eta azkarragoa da" esan zuen. 1995. urterarte iraun zuen telesailak eta hainbat saritarako izendatua izan zen Janine, Emmy[1] eta Golden Globe sarietarako besteak beste[3]. Bitartean 1993. urtean Cliffhanger filmean protagonista izan zen Sylvester Stallonerekin batera eta 1997an Leave It to Beaver filmean ere paper nagusia bete zuen.

1997an bertan Stolen Women: Captured Hearts telefilmean agertu zen eta hurrengo urteetan telefilme eta telesailetan agertu zen, baina kapitulu bakarreko agerpenak eginez. Salbuespenak Strong Medicine (2000-2002 artean 50 kapitulu) eta Friday Night Lights (2008-2009 artean 12 kapitulu) izan ziren.

Bestelako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010tik aurrera Constituting America elkarteko presidentea da Cathy Gillespierekin batera. Estatu Batuetako Konstituziaren hezkuntza bultzatzen du helduengan eta ikasleengan[4].

2011ko maiatzaren 21ean Dallas eta Houstongo KLIF irratian The Janine Turner Show irratsaioa egiten hasi zen eta Dallasko irratsaio onenaren saria jaso zuen[5]. Hainbat liburu ere idatzi ditu.

Zerbitzu eta Partaidetza zibikoaren kontseiluko presidentea bihurtu zen 2006an[6]. 2010tik aurrera Estatu Batuetan zehar hainbat gairi buruz hitzaldiak ematen hasi zen; bihotz osasuna, soiltasuna, fedea, Konstituzioa eta politika... Korporaziotan, Eskolatan, Unibertsitatetan eta Elizatan ematen ditu hitzaldiak.

Turnerrek "sozialki liberala eta fiskalitate aldetik kontserbadorea" kontsideratzen du bere burua[7]. Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa ratifikatzen duten 85 paper federalisten inguruiko 85 saiakera idatzi ditu[4].

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janine Turner ez da inoiz ezkondu baina 1997. urtean Jerry Jones Jr.-ekin (Dallas Cowboys taldeko jabea) alaba izan zuen[8]. Dallas kanpoaldeko errantxo batean bizi dira 2014tik[9].

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1982 Young Doctors in Love Kameoa
1986 Knights of the City Brooke
1986 Tai-Pan Shevaun Tillman
1988 Monkey Shines Linda Aikman
1989 Steel Magnolias Nancy-Beth Marmillion
1990 The Ambulance Cheryl Turner
1993 Cliffhanger Jessie Deighan
1997 The Curse of Inferno Layla Moanes
1997 Leave It to Beaver June Cleaver
2000 Dr. T & the Women Dorothy Chambliss
2004 No Regrets Cheryl
2004 Trip in a Summer Dress Mama laburmetraia
2006 Miracle Dogs Too Paula Wells
2006 The Night of the White Pants Barbara Hagan
2009 Birdie & Bogey Amy
2009 Maggie's Passage Jenny Sirron
2015 The Ivy League Farmer Ella Gilbert
2015 Solace Elizabeth Clancy
2016 Occupy, Texas Mrs. Thomas
2018 Gosnell: The Trial of America's Biggest Serial Killer Dr. North
Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1980–1981 Dallas Susan 3 kapitulutan
1981 Mr. Merlin ezezaguna "All About Sheila" kapituluan
1981–1982 Behind the Screen Janie-Claire Willow
1982 The Love Boat Betsy Dunvar "The Victims/Man in the Iron Shorts" kapituluan
1982–1983 General Hospital Laura Templeton
1983 The Paper Chase Sondra "Birthday Party" kapituluan
1983 Happy Days Debbie "Where the Guys Are" kapituluan
1983 Boone Maggie "Words and Music" kapituluan
1984 The Master Gina/Teri "The Good, the Bad and the Priceless" kapituluan
1984 Santa Barbara Hollywoodeko neska kapitulu batean
1984 The New Mike Hammer Christine "Bonecrunch" kapituluan
1985 The A-Team Theresa Gianni "The Big Squeeze" kapituluan
1985 Knight Rider Karen Forester "KITTnap" kapituluan
1986–1987 Another World Patricia Kirkland 2 kapitulutan
1989 Quantum Leap Michelle "Catch a Falling Star" kapituluan
1990–1995 Northern Exposure Maggie O'Connell protagonista. 110 kapitulu
1997 Stolen Women: Captured Hearts Anna Brewster Telefilma
1998 Circle of Deceit Terry Silva Telefilma
1998 Beauty Alix Miller Telefilma
1999 Fatal Error Dr. Samantha Craig Telefilma
1999 A Secret Affair Vanessa Stewart Telefilma
2000–2002 Strong Medicine Dr. Dana Stowe 50 kapitulutan
2005 Walker Texas Ranger: Trial by Fire Ranger Kay Austin Telefilma
2007 Primal Doubt Jean Harper Telefilma
2008 Law & Order: Special Victims Unit Victoria Grall "Inconceivable" kapituluan
2008–2009 Friday Night Lights Katie McCoy 12 kapitulutan
Sariak Urteak Oharrak
Artista Gazteen Sariak 1983: Eguneko telesail bateko aktore gazte onena (General Hospital) Irabazlea
Emmy Sariak 1993: Telesail dramatiko batean emakumezko aktore onena (Northern Exposure) Izendatua
Urrezko Globo Sariak 1992: Telesail dramatiko batean emakumezko aktore onena (Northern Exposure)
1993: Telesail dramatiko batean emakumezko aktore onena (Northern Exposure)
1994: Telesail dramatiko batean emakumezko aktore onena (Northern Exposure)
Izendatua
Izendatua
Izendatua
Aktoreen Sindikatuaren Sariak 1995: Komedia telesail batean emakumezko aktore onena (Northern Exposure) Izendatua

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Primetime Emmy Awards (1993)» IMDb (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  2. Janine Turner. (2008). Holding her head high. Thomas Nelson (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  3. «Janine Turner» IMDb (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  4. a b «Constituting America» constitutingamerica.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  5. (Ingelesez) «Home -» janineturner.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  6. «Personnel Announcement» georgewbush-whitehouse.archives.gov (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  7. (Ingelesez) «The GOP’s latest bombshell» Fortune (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  8. «Orlando Sentinel - We are currently unavailable in your region» www.tribpub.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  9. «USA Freedom Corps - Make a Difference.  Volunteer.» web.archive.org 2008-04-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Janine Turner Aldatu lotura Wikidatan