Jan Neruda
Jan Neruda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jan Nepomuk Neruda |
Jaiotza | Praga, 1834ko uztailaren 9a |
Herrialdea | Austriar Inperioa |
Heriotza | Praga, 1891ko abuztuaren 22a (57 urte) |
Hobiratze lekua | Vyšehrad cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana txekiera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, kazetaria, itzultzailea, kritikaria, antzerki-kritikaria, dramagilea, antzerkigilea eta literatura-kritikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Janko Hovora |
Mala Stranako ipuinak (Neruda) | |
---|---|
Fitxategi:0 | |
Audioa | |
Fernando Rey itzultzailea, Nerudaren "Mala Stranako ipuinak" obrako pasartea irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2001 |
ISBN | 978-84-8325-462-2 |
Itzultzailea | Fernando Rey Escalera |
Bilduma | Literatura unibertsala |
Jan Neruda (Malá Strana, Praga, 1834ko uztailaren 9a - ib., 1891ko abuztuaren 22a) txekiar kazetaria, idazlea eta olerkaria izan zen. Praga hiriko Malá Strana auzoan jaio zen. Txekiar Errealismoko ordezkari nagusienetakoa izan zen, eta baita Maiatzako eskola mugimenduko kide ere.
Familia behartsu batean jaio zen. Unibertsitateko ikasketak egin zituen eta maisu gisa lan egin zuen. 1862an Narodni listy-n, Pragan garai hartan zegoen egunkaririk garrantzitsuenean, hasi zen lanean, antzerki eta literatur kritikak idazten. Bere olerki liburuetan barrukotasun lirikoa eta abertzaletasun sutsua adierazi zituen; ipuin liburuetan langileen bizimodua deskribatu zuen eta gogor kritikatu zuen burgesia.
Bere abizenak (Neruda) 1971ko Literaturako Nobel Saria irabazi zuen Ricardo Neftalí Reyes Basoalto txiletar idazleari Pablo Neruda ezizena erabiltzea iradoki ziola esan izan da, nahiz eta txiletarrak azentuazioa aldatu zuen. Plabo Nerudak ez zuen sekula adierazpen hori ezeztatu, eta inoiz bere babesa ere erakutsi izan zion. Hala ere, literatur komunitatean desadostasunak egon izan dira gai honen inguruan[1].
1891n lurperatu zuten Vyšehradeko hilerrian, txekiar kulturako pertsona ospetsu ugari lurperatuak izan diren leku berean.
Lan nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olerkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hřbitovní kvítí (1857), bere lehen olerki liburua
- Knihy versu (1867, Olerki liburuak)
- Pisne kosmicke (1878, Kantu kosmikoak)
- Balady a romance (1883, Baladak eta erromantzeak)
- Prosté motivy (1883, Gai arruntak, egunerokoak)
- Zpevy patecni (1896, Ostiral santuko kantuak)
Prosa: ipuinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arabesky (1864), bere lehenengo ipuin liburua
- Různí lidé (Jende desberdina)
- Trhani (1868, Burdinbideetako langileak)
- Pražské obrázky (Jende txiroari buruzko ipuinak)
- Povidky Malostranske (1877, Mala Stranako ipuinak), txekiar literaturako maisulanetako bat. Fernando Reyk itzuli zuen euskarara eta Ibaizabal argitaletxearen eskutik kaleratu zen 2001 urtean Literatura Unibertsala bilduman.[2]
- Praha (Praga)
Euskaratuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mala Stranako ipuinak (Povídky malostranské). eLiburutegia , Euskadiko Liburutegi Digitala, 2016. Itzultzailea: Fernando Rey[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Pablo Neruda (1904-1973): El enigma de un nombre, artículo de Carlos Bernatek en el diario Perfil, 25.03.2007; acceso 23.11.2011
- ↑ Neruda, Jan: Mala Stranako ipuinak. Itzultzailea, Fernando Rey Escalera. Ibaizabal, 2001
- ↑ «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]