[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Jatorrizko Tavastia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jatorrizko Tavastia
Kanta-Häme / Egentliga Tavastland

Jatorrizko Tavastiako armarria
Armarria
Jatorrizko Tavastiako kokapena
Herrialdea  Finlandia
Hiriburua Hämeenlinna
Udalerri-kopurua {{{udalerri}}}
Hizkuntza ofizialak Finlandiera
Suediera ¹
Agintaria Toni K. Laine
Lurralde historikoak Tavastia
Azalera
-Ur-azalera
5.204
{{{ur-azalera}}}
Biztanleria
Dentsitatea
169.952 (2007
31,9 bizt/km²
Eskualdeko arraina
Eskualdeko hegaztia
Eskualdeko landarea
Eskualdeko ugaztuna
Platuxa
Arrano arrantzalea
Pulsatila
Ipar-katamotza
Webgune ofiziala (Ingelesez) (Finlandieraz)
¹ Denak finlandierazko udalerri elebakarrak dira.

Kanta-Häme edo Jatorrizko Tavastia Finlandiako eskualde bat da. Varsinais-Suomi, Satakunta, Pirkanmaa, Päijät-Häme eta Uusimaa lurraldeekin egiten du muga. Hämeenlinna hiri handiena da Riihimäki eta Forssa herriekin batera.

Eskualdeko lehenengo biztanleak, ehiztari eta biltzaileak gehien bat, k.a. IX. mendean iritsi zirela uste dute arkeologo adituenek. Hauek itsasoak eta bertako inguruneak eskaintzen zienaz baliatzen ziren bizirauteko. Gaur egun Finlandiako hizkuntza nagusia, finlandiera, k.a. VI. mendean bertara iritsitako gizonen hizkuntzatik eratorritakoa dela ziurtatu dute. Beraz, finlandiera, Europako hizkuntza zaharrenetakoa dela frogatzea lortu dute. 1155. urtean, probintzia, suediarren esku gelditu zen, lurralde hauetan Häme gaztelua eraiki ostean hauen nagusitasuna erakutsiz. Hauek, ekarpen asko egin zituzten bertako gizarte atzeratuan. Hala ere, haien hizkuntza zapaldu eta kristautasuna, eta ondoren luteranismoa, inposatuak izan zitzaizkien biztanleei.

1721. urtean, eskualdea, Errusiaren menpe gelditu zen, hauek, biztanleak suediarren zapalkuntzatik babestuko zituztela hitzeman ondoren. Eskualde osoa 1812. urtean Errusiak menperatu ostean, Finlandiako Dukerri Handia osatu zuen Finlandiak Errusiaren barnean. 1860. urtean sortutako nazionalismo baten ondorioz, finlandiera berreskuratua izan zen eta independentzia grinak, 1918. urtean soberanismoa lortzea ekarri zuen.

Administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeko zerbitzu guztiak Hämeenlinna hiriburuan daude. Hiriburua izateaz gain, biztanle gehiengo hiria da eta eskualdeko ekonomiaren irabazi gehienak bertan daude.

Eskualdea 3 barrundietan banatzen da: Forssakoa, Hämeenlinnakoa eta Riihimäkiko barrundiak. Banaketa hauek ez duten esanahi gehiegi, izan ere eskualde guztia hiriburuak kontrolatzen du gehien bat. Barrundi hauek batez ere, laguntza ekonomikorako erabiltzen dira.

 Jatorrizko Tavastiako hiriak 
Forssako armarria
Forssako armarria
Hämeenlinnako armarria
Hämeenlinnako armarria
Riihimäkiko armarria
Riihimäkiko armarria
Forssa Hämeenlinna Riihimäki

Hiru hauek gehituta 3 hiri (barrundiko hiri nagusiak) eta 13 udalerri gelditzen zaizkigu, batzuk herri osoak direlarik eta beste batzuk aldiz, hainbat herri txiki-txiki bateraturik.

Kanta-Häme.
Kanta-Häme.

Forssako Barrundia

Hämeenlinnako Barrundia

Riihimäkiko Barrundia

Atzerritarrak (2019)[1]
Z. Jaioterria Biztanleak

1  Estonia 1.241
2  Polonia 426
3  Errusia 342
4  Irak 297
5  Thailandia 249
6  Siria 205
7  Somalia 195
8  Afganistan 160
9  Turkia 156
10  Kongoko Errepublika Demokratikoa 120

Argazki gehiago

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. "Citizenship according to age and sex by region, 1990-2019". Tilastokeskus. 2020.04.01