Josep Carner
Josep Carner i Puig-Oriol, literatura munduan José Carner izenarekin ezaguna (Bartzelona, 1884ko otsailaren 9 – Brusela, 1970eko ekainaren 4), poeta, kazetari, antzerkigile eta itzultzaile katalana izan zen. Poeta katalanen printzea gisa definitu zitzaion.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere aita kazetari ezaguna zen, Sebastián J. Carner, redactor jefe del diario carlista El Correo Catalán egunkari karlistaren erredaktorea eta La Hormiga de Oro aldizkari katolikoaren zuzendaria. 1897an Bartzelonako Unibertsitatean sartu zen; han ideia katalanistak ezagutu zituen. Zuzenbidearen eta Filosofiaren lizentziak atera zituen. Hedabide desberdinetan idazten hasi zen, besteak beste Montserrat eta La Atlántida aldizkarietan. Beste hedabide zuzendu zituen: Catalunya (1903-1905), Empori (1907-1908) eta Catalunya (1913-1914). 1911an Institut d'Estudis Catalans erakundean Filologi sailaren partaidea izendatu zuten. Pompeu Fabrarekin batera hizkuntza normalizatzen eta aberasten lan egin zuen. Katalanezko literatura, bestetik, lanbide gisa bultzatu nahi zuen eta helburu horrekin Enric Prat de la Ribarekin lan egin zuen.
XX. mende hasieran La Veu de Catalunya egunkarian lanean hasi zen; han 1928 arte idatzi zuen. 1915ean Carmen de Ossa txiletarrarekin ezkondu zen; bi seme-alaba izan zituzten: Anna Maria eta Josep.
1920an, Carner, Madrilen, kontsul gorputzetarako oposizioetara aurkeztu zen. 1921eko martxoan diplomazian sartu zen. Lehen tokia Genova izan zen, Espainiako kontsul ordea gisa. Hara joan zen familia guztiarekin. Lanaren bidez beste leku askotan bizi ziren: Costa Ricako San José, Haga, Hendaia, Beirut, Bruselas eta Paris. Espainian militarrek estatu kolpea 1936an eman zutenean, Carner Errepublikaren aldeko jarrera hartu zuen, diplomakari artean gutxienekoa izan zen. Inoiz ez zen Kataluniara itzuliko. Frankisten garaipenak erbestera kondentau zuen. Paul Valéryren idazkaria izan zen Émilie Nouletekin ezkondu zen eta lehendabizi Mexikora joan zen, 1939tik 1945ra, eta ondoren Belgikara.
Mexikon erbesteratuen aldeko lan handia egin zuen, bai Junta de Cultura Española zelakoan, baite ere Laguntza Batzordean. Ondoren, Mexikoko Espainiako Etxean eta El Colegio de Méxicon aritu zen, 1940tik 1945ra. Beste aktibitateen artean ere irakasle gisa aritu zen, historiari buruz eta literaturari buruz kurtso batzuk ematen. Mexikoko bi unibertsitateetan lan egin zuen halaber: Guadalajarako Unibertsitatean eta Moreliako Michoacana Unibertsitatean.
Josep Carnerren artxiboak eta liburutegia Kataluniako Liburutegian daude jasota.
Garrantzia poesian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parnasianismo eta sinbolismo frantsesesaren eragina nabaria izan zuen. Hizkuntza klasikoa erabili zuen. Idazle belaunaldi berrien eredua izan zen. Charles Dickens, Thackeray, George Eliot eta beste idazle ingeles batzuen lanak katalanez itzuli zituen.[1]
Carner euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerardo Markuletak Carnerren poema batzuk euskaratu ditu. Antologia honetan aurki daitezke:
- Zenbait poeta katalan'', Literatura unibertsala bilduma, 70 zk., Euba: Ibaizabal, 1980. Sarean: https://www.armiarma.eus/unibertsala/katalanak/. Liburua gaurkotuta Elkarrek 2014an berrargitatu zuen, Urrezko Bibliotekan. Antologian poeta hauek daude jasota: Josep Carner, Carles Riba, J.V. Foix, Joan Salvat-Papasseit, Pere Quart, Salvador Espriu, Joan Vinyoli, Gabriel Ferrater eta Vicent Andrés i Estellés.[2]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Josep Carner Kataluniako lehen poeta modernoa izan zen.
- Llibre dels poetes (1904)
- Primer llibre de sonets (1905)
- Els fruits saborosos (1906)
- Segon llibre de sonets (1907)
- Verger de les galanies (1911)
- La paraula en el vent (1914)
- Auques i ventalls (1914)
- El cor quiet (1925)
- El veire encantat (1933)
- La primavera al poblet (1935)
- Nabi (1941)
- Paliers (1950)
- Llunyania (1952)
- Arbres (1953)
- Poesía (1957) (aurreko poesiaren bilduma berrantolatuta).
- Absència (1957) (Poesía barruan sail bat bezala agertu zen).
- El tomb de l'any (1966)
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El giravolt de maig (1928) (Eduard Toldrà operarentzako liburuxka izan zen).
- Misterio de Quanaxhuata (1943) (Mexikoren omenez gaztelaniaz idatzitako lana).
- El Ben Cofat i l'Altre (1951) (aurrekoaren egilearen katalanezko bertsioa).
- Cop de vent (1966)
Prosa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- L'idil·li dels nyanyos (1903)
- La malvestat d'Oriana (1910)
Artikuluak, ipuinak, hizkuntza-jolasak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Les planetes del verdum (1918)
- Les bonhomies (1925)
- Tres estels i un ròssec (1927)