[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Jon Sarasua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jon Sarasua

Jon Sarasua 2008an.
Bizitza
JaiotzaAretxabaleta1966ko apirilaren 13a (58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaIñaki Zabaleta
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
portugesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakhezitzailea, bertsolaria, idazlea eta pentsalaria
Enplegatzailea(k)Mondragon Unibertsitatea
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Euskaltzaindia
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaGarabide
Udako Euskal Unibertsitatea
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Euskararen Aholku Batzordea

Inguma: jon-sarasua-maritxalar-00

Jon Sarasua Maritxalar[1] (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1966ko apirilaren 13a) bertsolaria eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea da HUHEZI fakultatean. Garabide elkarteko zuzendaritzako kidea ere bada. 2021ean euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak.[2]

Irakasle eta ikertzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetaritza eta soziologia ikasi zituen Bilbon. 1996an Bi begiratu euskarazko kazetari hizkerari lanarekin doktoratu zen informazio-zientzietan.

1996an "Bi begiratu euskarazko kazetari hizkerari: gaiari egindako gainbegiratua et euskarazko kazetaritzaren tradizioko lau kazetatan hitz eta esamoldeen hustuketa kualitatiboa" izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen EHUn Iñaki Zabaleta Urkiolaren zuzendaritzapean.[3][4]

Mondragon Unibertsitatean irakasle dabil, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Pentsamenduaren historia irakasten.[5]

Euskararen garapenari begira euskarazko komunikazio esparrua edo euskarazko hedabide esparrua deitutakoa antolatzearen garrantzia azpimarratu du hainbatetan. Ildo horretan, euskarazko telebistari buruzko politika publikoak eta estrategia sozialak berritzeko premiatik abiatuta, gogoeta eta eztabaidarako gaiak aurkeztu ditu Sarasuak.[6]

Kulturgintzako eragilea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkadatik aurrera kulturgintzan dihardu, hainbat arlotako gizarte-erakundetan partaide gisan, besteak beste:[7]

  • Garabide elkartean, munduko hainbat herrialdetan hizkuntza-lankidetzan.[8][9]
  • Hainbat argitalpen egina da gai sozio-ekonomikoetan eta hizkuntzaren inguruan.
  • Euskaltasunaren inguruko bere gogoetarik osatuena Hiztunpolisa liburuan argitaratu zuen (Pamiela, 2013).[10]

Euskara biziberritu nahi bada, batua sortu zen garaian bezala, 2021ean ere bisio eta estrategia berriak definitu behar direla aldarrikatu du Sarasuak, euskararen erabileran urrats sendoa behar dela lau alor hauetan: lan-eremuan, astialdian, hezkuntzan, eta hedabideetan.[11][12][13]

Akordio politikoaz, euskalgintzako eragileen munta handiko artikulazioaz, eragileen mapa osatzeaz,[14] udalen ekarpenaz, tokiko mugimendu euskaltzaleen paperaz, Euskararen Gizarte Erakunde multzoaren rolaz, prozesu horren beso teknikoaz, sektore publikoaren garaiaz, kontakizunaz eta antigorputzez jardun ondoren, egungo abagunearen bi angelu konbinatu beharraz oharpena eginez bukatzen du gogoeta.[7][15]

2014ko azaroaren 27an Euskararen Aholku Batzordean sartu ziren hemezortzi kide berrietako bat izan zen Jon Sarasua, Kike Amonarriz eta Kirmen Uriberekin batera.[16]

Bertsolaritzaren munduan oso gazte sartu zen. Eskoriatzako Almen Ikastolako bertso-eskolan ibili zen lehen 1979-1980 urteetan, Patxi Goikolea, Xanti Iparragirre eta Joanito Akixuren eraginez.[5] 1981ean, Gipuzkoako Eskolarteko txapelketa irabazi zuen, Txapelketa horretan bertan kantatu zuen lehen aldiz publikoan, Donostian, Balda pilotalekuan. 1984ean berriro irabazi zuen txapelketa hori. Lau urte geroago Euskal Herriko Bertsolari txapelketako finalista ere izan zen 1986an, 19 urte zituela.

Anaia Aitor Sarasuarekin Fauna txiki bat bertso berritan diskoa kaleratu zuen (Elkar, 1995).

Plazaz plaza hainbat urtetan ibili ondoren, jendaurreko jarduna utzi behar izan zuen 2000n, ebakuntza baten ondorioz. Geroztik, baina, tarteka egin izan du agerraldiren bat, eta bertso jartzaile gisa ere nabarmendu izan da.[5]

Bertsolari txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertso musikatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Barakaldokoa naiz eta
daukat paro obrero
horregatik euskaltegira
noa ni egunero
euskaraz bazekien nire
bisabueloak edo
baina ni roilo hon(e)taz
orain arte zero
Goizero goizero
AEKn bezero
batzuetan ero
besteetan bero
baina ez dut milagro
handirik espero
...
...
...
...
egun askotan pentsatzen dut
hau dala inutila
...
...
...
...
...
...
esaten dute baina
ez da hain fazila
...
...
baina batzutan ez naiz hemen
gehiegi dibertitzen
...
...
...
...
Pegatak ipintzen
(e)ta dirua biltzen
...
...
lan on bat bilatzeko
ez badu zerbitzen

Insumisioarena abestiaren hitz guztiak Europako hainbat herrialdetako weborrietan lor daitezke. Hona hemen abestiaren hitz batzuk:

I (Postariari)
Postari zintzo horrek / zer dakar karpetan?
amodio gutunik / etzegok hiretan
militarren ohar bat? / bitxia benetan
bidali duenari / eramaiok bueltan.
________________________
II (Sentitzen dudanari)
Natural sentitzen dut / egiten dudana
...
...
...
________________________
III (Amari)
Nigarrez ari zara / ama maite hori
...
...
ez badizut jadanik / obeditzen zuri?
IV (Kolega beldurtiari)
Ene kolega maite / beldurtia haiz hi
...
...
etor hadi bisitan / txorizo ta guzti.

________________________

V (Kartzeleroari)
... ene kartzelero
...
ezin nauzu hain errez / bihurtu numero
kantari esnatzen naiz ...

Bertsozale Elkartearen zuzendaritzakoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide izan zen haren sorreratik bertatik, 1986tik, 2000 urtera arte eta bertsogintzaren gainean egin diren hainbat ikerketaren egile eta eragile ere bai.[18][19]

2002ra arte Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko komunikazio-arduraduna izan zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Abizena Sarasua idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Saratsua onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Jon Sarasua euskaltzain urgazle izendatu du Euskaltzaindiak - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
  3. Sarasua Maritxalar, Jon. «Bi begiratu euskarazko kazetari hizkerari: gaiari egindako gainbegiratua et euskarazko kazetaritzaren tradizioko lau kazetatan hitz eta esamoldeen hustuketa kualitatiboa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).[Betiko hautsitako esteka]
  4. Sarasua, Jon. (1996). «Euskarazko prentsaren diagnostikoa - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  5. a b c Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Jon Sarasua - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  6. Sarasua, Jon. (2013). «Euskal Telebista eta euskal telebista. Berrantolatzeko oinarri batzuk - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  7. a b «Jon Sarasua Maritxalar - Udaltop - Liferay» Udaltop (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  8. Garabide Elkartea. Basque language recovery IV. (EDUCATION). Garabide Elkartea.
  9. «Hegonaldiko apunteak» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  10. a b Sarasua, Jon. (imp. 2013). Hiztunpolisa : euskaltasunaren norabideaz apunteak. Pamiela ISBN 978-84-7681-805-3. PMC 870104640. (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  11. «Euskalgintza irudikatzen: mapa, arbola eta beste zertzelada batzuk. :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  12. «https://twitter.com/kepasarasola/status/1413504265209860107» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  13. «Akademiatik herrigintzara, herrigintzatik akademiara. (Hasierako Jardunaldia) :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  14. Goikoetxea, Garikoitz. (2021-07-04). «Euskalgintza mapa» prezi.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  15. Sarasua, Jon. (2013). Lan eremuko uhinaldiaz. Hogei puntu. Udaltop. Udaletako euskara zerbitzuen topaketak.
  16. Garikoitz Goikoetxea, «Hemezortzi kide berri Euskararen Aholku Batzordean», Berria, 2014-11-28
  17. Luistxo. «Barakaldokoa naiz eta, daukat paro obrero» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-11).
  18. Sarasua, Jon. (1990). «'Binakako saio librea da bertsolaritzaren gailurra'» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  19. Sarasua, Jon. (1996-04-21). «Andoni Egaña: «Bertsolaritza maitatzetik proiektua gorpuztera pasa gara»» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  20. Egaña, Andoni. (D.L. 1997). Zozoak beleari. Alberdania ISBN 84-88669-52-6. PMC 433859370. (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  21. ), Sarasua, Jon, (1966-. (1997). Biziaren hizkuntzaz : Txepetxekin solasean. Gara ISBN 84-88747-28-4. PMC 863160182. (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  22. Sarasua, Jon. (1998). Jon Sarasua bertso-ispiluan barrena. Alberdania ISBN 84-88669-67-4. PMC 432587541. (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  23. (1915-1976), Agirre, Nerea. Arizmendiarrieta, José María,. (L.G. 2000). Lankidetza : Arizmendiarrietaren eraldaketa proiektua. Lanki ikertegia, Mondragon Unibertsitatea ISBN 84-600-9618-1. PMC 863165609. (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  24. (1953-), Garzia, Joxerra. (LG 2001). Bat-bateko bertsolaritza : gakoak eta azterbideak. Bertsozale Elkartea ISBN 84-95697-04-1. PMC 863185456. (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  25. a b Globalizazioa eta autoeraketa : joerak, mugak eta aukerak. Lanki Ikertegia, Mondragon Unibertsitatea 2005 ISBN 84-608-0306-6. PMC 433324156. (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  26. author., Sarasua, Jon, 1966-. Ertzeko zatiak. ISBN 978-84-932669-4-3. PMC 1045431738. (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  27. Sarasua, Jon. (imp. 2015). Bost truke : Andeetako, Kurdistaneko eta Serbiako jasokinak. Pamiela ISBN 978-84-7681-923-4. PMC 943676317. (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  28. «Saio eta testigantza: Harizko zubiak. Haiti, Pernambuco, Mexiko eta Tangerreko jasokinak» www.pamiela.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
  29. «Argia bilaketa: jon Sarasua» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  30. «Jon Sarasua - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  31. «Jon Sarasua Maritxalar :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  32. Sarasua, Jon. (1990-2003). «Euskaldunon Egunkariaren hemerotekan. 1723 emaitza "Jon Sarasua" bilaketarentzako» Euskaldunon Egunkaria (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  33. a b «Garabide Elkarteak jaso du 2022ko Abadia Saria, hizkuntza gutxituen biziberritzearen eta elkar ezagutzaren alde egiten duen lanagatik» gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  34. Romatet, June. (2023-01-13). «Hizkuntza gutxituen ahotsa goratuz» Gipuzkoako Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Doktore tesia (1996).
  • "Euskaltasunaren norabideaz, oldozpen batzuk" hitzaldiaren bideoa (2009).
  • Elkarrizketa Argia astekarian (2010).
  • Jon Sarasuaren produkzioa (hitzaldiak, artikuluak, liburuak...) Inguma datu-basean.
  • Jon Sarasua Euskaldunon Egunkariaren hemerotekan. 1723 emaitza "Jon Sarasua" bilaketarentzako Euskaldunon Egunkaria (Berria.eus) Noiz kontsultatua: 2021-07-11.