John Travolta
John Travolta | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | John Joseph Travolta |
Jaiotza | Englewood, 1954ko otsailaren 18a (70 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Jumbolair Airport (en) Encino |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Salvatore Travolta |
Ama | Helen Cecilia Travolta |
Ezkontidea(k) | Kelly Preston (1991 - 2020ko uztailaren 12a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Dwight Morrow High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, zinema ekoizlea, idazlea, dantzaria, telebista-aktorea, zinema aktorea, antzerki aktorea eta ahots-aktorea |
Jasotako sariak | |
Musika instrumentua | ahotsa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa Zientologia |
travolta.com | |
| |
John Joseph Travolta (1954ko otsailaren 18, Englewood, New Jersey) estatubatuar aktore, abeslari eta dantzari bat da.[1]
Kelly Prestonekin batera alaba bat eta seme bat ditu, Ella eta Jett. Haren lehenengo emaztea Diana Hyland zen baina ezkondu eta handik bi urtera hil zen, minbiziaren ondorioz.
2012ko irailaren 23an Donostia Saria jaso zuen.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita italiarra eta ama irlandarra zituen. John seigarren semea zen, txikiena. Senide guztiek zaletasun bera zeukaten: interpretazioa. Aitaren etxean antzeztoki bat sortu eta familiarentzako saioak antolatzen zituzten.[1]
Travoltak antzerki eskola batean eman zuen izena eta segidan arrakasta lortu zuen. Horregatik, New York-era joatea erabaki zuen. Han managerra aurkitu eta antzerkian famatua izan ondoren, managerrak Hollywoodera eraman zuen.
Lehen arrakasta profesionala Saturday Night Fever filmaren eskutik etorri zen. Robert Stigwood produktoreak paper protagonista nahi zuen harentzat: hori erabaki hoberena izan zen harenlan-ibilbidean.[3] Film horretan, Tony Maneroren bizitza antzeztu zuen: dantzaria zen eta horrek aldatu zuen dantzaren modua. Hartarako, Travoltak gau asko eman zituen hainbat diskotekatan, jendearen dantzatzeko modua begiratzeko. Gainera, koreografo profesional batekin eta lan egin zuen, eszenarik ospetsuena grabatzeko. Tony Manero pertsonaia mitiko bihurtu zen: filmak arrakasta handia izan zuen eta musika diskoaren aroari hasiera eman zion.[4][5]
24 urte zituen Grease filma antzeztu zuenean, baina hori ez zen oztopoa izan bigarren arrakastara iristeko. Filma historiako musikal ospetsuenetarikoa izan zen. Harekin batera, Olivia Newton-Johnekin protagonista izan zen eta horrek arrakasta are handiagoa eman zion.[6]
Hurrengo urteetan, film batzuk egin zituen, besteak beste Urban Cowboy [7], Blow Out eta Staying Alive [8]. 1983en urtean, ibilbidea eten zen, 1989an itzuli zen arte, The Experts komediarekin. Harez geroztik, film batzuk egin zituen, baina ospetsuena Pulp Fiction izan zen: horrek sari asko irabazi zituen eta haren lana berriro bultzatu zuen.
Bestelako datuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru aldiz ezkondu da. Orain Kelly Prestonekin ezkonduta dago eta hiru seme-alaba izan dituzte: Jet, Ella Blue eta Benjamin. Jet 2009an hil zen, Kawasakiren gaixotasunaren ondorioz, 16 urterekin, senitartearen udako etxean, Bahamasen.
Senar-emazteak 1975etik Zientziologia erlijioaren jarraitzaileak dira.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia |
---|---|---|
1975 | The Tenth Level | John |
The Devil's Rain | Danny | |
1976 | The Boy in the Plastic Bubble | Tod Lubitch |
Carrie | Billy Nolan | |
1977 | Saturday Night Fever | Tony Manero |
1978 | Moment by Moment | Strip Harrison |
Grease | Danny Zuko | |
1980 | Urban Cowboy | Buford 'Bud' Uan Davis |
1981 | Blow Out | Jack Terry |
1983 | Staying Alive | Tony Manero |
Two of a Kind | Zack Melon | |
1985 | Perfect | Adam Lawrence |
1989 | Look Who's Talking | James Ubriacco |
The Experts | Travis | |
1990 | Look Who's Talking Too | James Ubriacco |
1991 | Shout | Jack Cabe |
Eyes Of An Angel | Bobby | |
1992 | Boris and Natasha: The Movie | Bera |
1993 | Look Who's Talking Now | James Ubriacco |
1994 | Pulp Fiction | Vincent Vega |
1995 | Get Shorty | Chili Palmer |
White Man's Burden | Louis Pinnock | |
1996 | Michael | Michael |
Phenomenon | George Malley | |
Orientation: A Scientology Information Film | Bera | |
Broken Arrow | Vic 'Deak' Deakins maiorra | |
1997 | Off the Menu: The Last Days of Chasen's | Bera |
Mad City | Sam Baily | |
Face/Off | Sean Archer/Castor Troy | |
She's So Lovely | Joey | |
1998 | A Civil Action | Jan Schlichtmann |
The Thin Red Line | Quintard jenerala | |
Junket Whore | Bera | |
Primary Colors | Jack Stanton gobernadorea | |
1999 | The General's Daughter | Paul Brenner / Frank White |
Our Friend, Martin | Kyleren aita | |
2000 | Welcome to Hollywood | Bera |
Lucky Numbers | Russ Richards | |
Battlefield Earth | Terl | |
2001 | Domestic Disturbance | Frank Morrison |
Swordfish | Gabriel Shear | |
2002 | Austin Powers in Goldmember | "Austinpussy" Johann van der Smut / Goldmember |
2003 | Basic | Hardy |
2004 | Ladder 49 | Mike Kennedy kapitaina |
A Love Song for Bobby Long | Bobby Long | |
The Punisher | Howard Saint | |
2005 | Magnificent Desolation: Walking on the Moon 3D | Bera |
Be Cool | Chili Palmer | |
2006 | Lonely Hearts | Elmer C. Robinson |
2007 | Wild Hogs | Woody Stevens |
Hairspray | Edna Turnblad | |
2008 | Bolt | Bolt txakurra |
2009 | Old Dogs | Lead |
Quantum Quest: A Cassini Space Odyssey | Dave (ahotsa) | |
The Taking of Pelham 1 2 3 | Benard Ryder | |
2012 | Savages | Dennis Cain |
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Over Here! (1974)
- John Travolta (1976)
- Can't Let You Go (1977)
- Travolta Fever (1978)
- Grease (1978)
- The Road to Freedom (1986)
- Let Her in: The Best of John Travolta (1996)
- The Collection (2003)
- Hairspray (2007)
- Whenever I'm away from You, Baby
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «John Travolta Biography (1954-)» www.filmreference.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ «Business & Financial News, U.S & International Breaking News | Reuters» www.reuters.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fiebre de sábado por la noche: 42 años después ¿dónde están sus estrellas?» La Verdad Noticias (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ «How Deep Is Your Love…of 'Saturday Night Fever'? - Biography» web.archive.org 2020-01-28 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Ingelesez) «9 Times John Travolta Proved That He Is Lord Of The Dance» Heart (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) PERIÓDICO, EL. (2019-12-14). «John Travolta y Olivia Newton-John recrean 'Grease' 41 años después» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Ingelesez) Canby, Vincent. (1980-06-11). «TRAVOLTA, 'URBAN COWBOY' (Published 1980)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Ingelesez) «Staying Alive» Time Out Worldwide (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- John Travolta aktorearen webgunea (Ingelesez)
- John Travolta aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1954ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Newjerseyarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako aktoreak
- Ameriketako Estatu Batuetako abeslariak
- Ameriketako Estatu Batuetako dantzariak
- Donostia Sariaren irabazleak (Zinemaldia)
- Irlandar estatubatuarrak
- 1970eko hamarkadako abeslariak
- 1980ko hamarkadako abeslariak
- 1990eko hamarkadako abeslariak
- 2000ko hamarkadako abeslariak
- 2010eko hamarkadako abeslariak
- Italo-estatubatuarrak