John Snow
Itxura
John Snow | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | York, 1813ko martxoaren 15a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 1858ko ekainaren 16a (45 urte) |
Hobiratze lekua | Brompton hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Westminster Hospital Medical School (en) Londresko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, epidemiologoa eta anestesista |
John Snow (1813ko martxoaren 15a - 1858ko ekainaren 16a) Ingalaterrako medikuntzako historiara igaro den medikua. Anestesia eta higiene kontuetan ekarpen handiak egin zituen. Gainera, epidemiologia modernoaren sortzaileetariko bat da, 1854an Sohoko Londresen, kolera izurrite baten jatorria bilatzen egindako lanagatik ospetsu egin zen. Oxford Unibertsitateko ikertzaileek diote Snowren aurkikuntzek anestesia onartzea eta hedatzea ekarri zutela eta Londresko edateko ur eta ur-hondakin sistemetan funtsezko aldaketak egitea eragin zutela. Londreseko ereduari jarraiki, geroago, beste hirietan antzeko aldaketak egin zituzten eta, azkenik, mundu osoko osasun publikoan higiene hobekuntza nabarmenak etorriko ziren.