John Henry Poynting
John Henry Poynting | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Manchester eta Erresuma Batua, 1852ko irailaren 9a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Birmingham, 1914ko martxoaren 30a (61 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Cambridgeko Unibertsitatea Victoria University of Manchester (en) |
Tesi zuzendaria | James Clerk Maxwell |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | James Clerk Maxwell |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Birminghamgo Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Edward Routh (en) |
Kidetza | Royal Society |
John Henry Poynting (Monton, Lancashire, 1852ko irailaren 9a - Birmingham, Warwickshire, 1914ko martxoaren 30a) ingeles fisikaria izan zen.
Mason Science Collegeko irakasle izan zen 1880 urtera arte; 1880an, Birminghamgo Unibertsitatera alde egin zuen, eta han lan egin zuen hil zen arte. Energia elektromagnetikoaren jarioari buruzko teoria bat eman zuen, bere izena daramana. Puntu jakin batean den energia-jarioa puntu jakin hartan diren indar elektrikoa eta magnetikoa adierazten dituen formula bakun batez jaso daitekeela proposatu zuen. Argiaren presioaz eta irradaz ere egin zituen zenbait ikerkuntza. Hamabi urtean zehar egindako saiakeren ondoren, 1891. urtean Lurraren batez besteko dentsitatea zehaztu zuen, eta 1893an, grabitate-efektuaren neurria den grabitate konstantea. Argitaratu ziren haren ikerkuntza-lan nagusiak: The Mean Density of the Earth (1894) eta The Earth; Its Shape, Size, Weight and Spin (1913).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.