Joan Margarit
Joan Margarit | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Sanaüja eta Lleida, 1938ko maiatzaren 11 |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Sant Just Desvern (en) |
Heriotza | Sant Just Desvern eta Bartzelona, 2021eko otsailaren 16a (82 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: linfoma |
Familia | |
Aita | Joan Margarit i Serradell |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, idazlea, poeta, itzultzailea eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Katalunia |
Enplegatzailea(k) | Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Academy of Engineering of Spain (en) Science and Technology Section of the Institute of Catalan Studies (en) |
Genero artistikoa | olerkigintza |
joanmargarit.com | |
Joan Margarit Consarnau (Sanaüja, Lleidako probintzia, 1938ko maiatzaren 11-Sant Just Desvern, Bartzelonako probintzia, 2021eko otsailaren 16a) kataluniar poeta eta arkitektoa izan zen. Poeta gisa Kataluniako garrantzitsuenetariko bat izan zen. Arkitekto gisa Egituren Kalkuluko katedraduna zen Arkitekturako Bartzelonako Goi Eskola Teknikoan izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1936ko gerra betean jaio zen Margarit, eta, behin gatazka bukatuta, han eta hemen igaro zuen gaztaroa. Rubi (Bartzelona), Figueres (Girona), Girona eta Bartzelonan bizi izan ondoren, familia Tenerifera lekualdatu zen 1954an, eta, bi urte geroago, Margaritek bakarrik egin zuen Bartzelonarako itzulia arkitektura ikasketak egiteko. Ogibide izan zuen arkitektura, aitak bezala. 1963. urtetik, ordea, lanbide teknikoa poetikoarekin uztartu zuen: urte horretan egin zen ezagun poeta gisa, artean soilik gaztelaniaz idazten zuela.[1]
Hainbat sari eskuratuak zituen, haietako zenbait behin baino gehiagotan. XXI. mendean, Kataluniako sariei nazioartekoak batu zitzaizkien: 2008an Espainiako Poesia Sari Nazionala irabazi zuen Casa de Misericordia obrari esker, eta Pablo Neruda Sari Iberoamerikarra ere eskuratu zuen, besteak beste.
Sant Just Desvernen (Bartzelona), 82 urte zituela hil zen, 2020an detektatu zioten gaixotasun baten ondorioz.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkitekturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gasteiz: Abeltzaintza Lurralde Azoka, 1977. Egun Fernando Buesa Arena da. Jatorrizko kupula inguruan mantentzen da.
- Terrassa: Kataluniako Zientzia eta Teknika Museoa.
- Bartzelona: Kristobal Kolonen monumentuaren zaharberritzea (1982-1984).
- Montjuïceko Lluís Companys Olinpiar Estadioa (1989).
- Bartzelonako Familia Santuaren tenpluaren talde teknikoaren partaidea.
Literaturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Obra oparoa utzi du nola katalanez hala gaztelaniaz (Càlcul d'estructures, Casa de Misericòrdia, Els primers freds, Es perd el senyal, No era lluny ni difícil, Una mujer mayor...), eta makina bat sari irabazi zituen, tartean Cervantes saria 2019an, Kataluniako Literatura, Sari Nazionala.
Itzulpengintzan ere aritu zen Margarit. Miquel Martí i Pol eta Gabriel Ferrater idazleen lana katalanetik gaztelaniara itzuli zuen; R.S. Thomasena ingelesetik katalanera; Thomas Hardy eta Elizabeth Bishopena ingelesetik gaztelaniara; eta Rainer Maria Rilkerena alemanetik katalanera.[2]
Saiakerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nuevas cartas a un joven poeta. Barril & Barral, 2009.
Poesia liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cantos para la coral de un hombre solo. Bartzelona: Vicens Vives, 1963.
- Crónica. Bartzelona: Barral Editores, 1975 (Ocnos).
- Predicación para un bárbaro. Bartzelona: Editorial Prometeo, 1979.
- L'ombra de l'altre mar. Bartzelona: Edicions 62, 1981.
- Vell malentès. Valentzia: Eliseu Climent/3i4, 1981 (Vicent Andrés Estellés Poesia Saria).
- El passat i la joia. Vic: Eumo, 1982.
- Cants d'Hekatònim de Tifundis. Bartzelona: La Gaia Ciència, 1982.
- Raquel: la fosca melangia de Robinson Crusoe. Bartzelona: Edicions 62, 1983.
- L'ordre del temps. Bartzelona: Edicions 62, 1985.
- Mar d'hivern. Bartzelona: Proa, 1986.
- Cantata de Sant Just. Alacant: Institut d'Estudis Juan Gil-Albert, 1987.
- La dona del navegant. Bartzelona: La Magrana, 1987.
- Llum de pluja. Bartzelona: Península, 1987.
- Poema per a un fris. Bartzelona: Escola d'Arquitectes de Barcelona, 1987.
- Edat roja. Bartzelona: Columna, 1990.
- Els motius del llop. Bartzelona: Columna, 1993.
- Aiguaforts. Bartzelona: Columna, 1995.
- Remolcadors entre la boira. Argentona: L'Aixernador, 1995.
- Estació de França. Madril: Hiperión, 1999.
- Poesía amorosa completa (1980-2000). Bartzelona: Proa, 2001.
- Joana. Bartzelona: Proa, 2002.
- Els primers freds. Poesia 1975-1995. Bartzelona: Proa, 2004.
- Càlcul d'estructures. Bartzelona: Enciclopèdia Catalana, 2005.
- Arquitecturas de la memoria. Cátedra, 2006.
- Casa de Misericòrdia. Bartzelona: Enciclopèdia Catalana, 2007. Casa de misericordia. Madril: Visor, 2007. Espainiako Poesia Sari Nazionala, 2008).
- Barcelona amor final. Bartzelona: Proa, 2007.
- Misteriosament feliç. Bartzelona: Enciclopèdia Catalana, 2008.
- Intemperie. Antología. Madril: Ediciones Rilke, 2010.
- No era lluny ni difícil. Bartzelona: Proa, 2010.
- Es perd el senyal. Bartzelona: Proa, 2012.
- Poemes d'amor. Barzelona: Proa, 2013
- Des d'on tornar a estimar. Bartzelona: Proa, 2015.
- Un hivern fascinant. Bartzelona: Proa, 2017.
- Animal de bosque. Madril: Visor, 2021.
Autobiografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Per tenir casa cal guanyar la guerra: infància, adolescència i primera joventut. Bartzelona: Proa, 2018.
Margarit euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaraz, Miserikordia etxea lana argitaratu zuen Meettok argitaletxeak, Juan Ramon Makusok itzulita.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Hitzen atzekoa", Aitor Francosen erreportaia Bilbao aldizkarian, 2021eko martxoan, "Pérgola" gehigarrian, 6.or.
- (Katalanez)(Ingelesez)(Gaztelaniaz):Joan Margariten webgune ofiziala.
- (Katalanez):Xavier Ribalta Joan Margariten poesia abesten.