Isabel Alba Rico
Isabel Alba Rico | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1959ko apirilaren 6a (65 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Ama | Lolo Rico |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, argazkilaria eta eleberrigilea |
Isabel Alba Rico (Madril, 1959ko apirilaren 6a) idazle, gidoigile eta argazkilari feminista da. Lolo Rico amarekin batera, La Bola de Cristal saioan lan egin zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Isabel Alba Rico Madrilen jaio zen 1959ko apirilaren 6an. Filosofian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. 1994tik aurrera Donostian bizi da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irrati, zinema eta telebistako gidoilaria izan da La Bola de cristal edo Barrio Sésamo saioetan.[1] Euskal Herriako Gidoilarien Elkarte Profesionaleko (EHGEP) kidea izan da, eta bertako lehendakaria izan zen 1999 eta 2002 artean. 2012. urtean Será feminista o no será dokumentala zuzendu zuen.[2]
Gazteentzako gidoi ikastaroak eta tailerrak eman ditu eta haur, haur eta nerabeentzako ikus-entzunezko klaseak.[3]
Ikus-entzunezkoen arloko irakaskuntzaz gain, argazkilari eta idazle gisa ere jardun du. Bere lehen eleberria, Baby Spot, 2003an argitaratu zuen.
2012an La verdadera historia de Matías Bran, Euskadi Literatura Sarirako izendatua izan zena.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Baby Spot (Montesinos, 2003),
- La verdadera historia de Matías Bran: El recinto de Weiser (Montesinos, 2011 - Piel de Zapa, 2022)
- 65% agua (Cambalache, 2015)
- La danza del sol (Acantilado, 2018)
- La ventana (Acantilado, 2022)
Saiakerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Detrás de la cámara (Anaya, 1999)
- Detrás de la cámara: cómo narrar en imágenes. Del guion a la película (Montesinos, 2011).[4]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2010ean María de Maeztu literatura saria irabazi zuen XIV. edizioan, Eda kontakizunarekin.[5]
- 2012. urteko Euskadi literatura sariaren finalista, La verdad historia de Matias Bran nobelarekin.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Isabel Alba - Contrabandos» contrabandos.org.
- ↑ Render. «Mujer y Memoria. Madres e hijas de la Transición española. Un proyecto de historia oral | bibliografía» mujerymemoria.org.
- ↑ «Información COMUNIDAD ESCOLAR 634» comunidad-escolar.pntic.mec.es.
- ↑ (Gaztelaniaz) AZURMENDI, NEREA. (2011-04-24). ««Para contar historias con imágenes no basta saber manejar una cámara»» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-03-08).
- ↑ «Isabel Alba Rico gana el Premio literarios María de Maeztu | Donostilandia» donostilandia.com.
- ↑ r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000ff26d465bca470b813ace4356db5b18d. «Premios Literarios Euskadi 2012 - HABE - Gobierno Vasco - euskadi.eus» www.habe.euskadi.eus.