[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Isaak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isaak
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Jaiotza, K.a. 1851
HeriotzaKanaan, K.a. 1671
Herrialdeabaliorik ez
Sexuagizonezkoa
EgoitzaGerar (en) Itzuli
Jardueraartzaina
Familia
AitaAbraham
AmaSara
Ezkontidea(k)Rebeka
Seme-alabak
Anai-arrebak

Isaak[1][2] (hebreeraz: יִצְחָק‎Yitsẖak edo Yiṣḥāq; antzinako grezieraz: ἸσαάκIsaak; latinez: Isaac; arabieraz: إسحٰق edo إسحاق‎ʼIsḥāq) Bibliako bigarren hebrear aitalehena da, Abraham eta Sararen seme bakarra.

Hasiera liburuaren arabera, Isaak jaio zenean Abrahamek 100 urte baino gehiago zituen eta Sara antzutzat zeukaten. Jainkoak Abrahami, fedea eta esanekotasuna frogatzeko, bere semea sakrifikatzeko eskatu zion. Sakrifizioa amaitzear zegoela, ordea, aingeru batek salbatu zuen Isaak. Bere lehengusu Rebekarekin ezkondu zen, eta bi seme izan zituen: Esau eta Jakob. Bibliako aitalehenen artean, izena aldatu ez zuen bakarra izan zen, eta baita Kanaan utzi ez zuen bakarra ere. 180 urte zituela hil zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]