[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Irlandar Boluntarioak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irlandar Boluntarioak
Datuak
Motaerakunde militarra eta erakundea
HerrialdeaIrlandako Errepublika
IdeologiaIrlandar nazionalismoa
Historia
Sorrera1913
Desagerpena1919

Irlandar Boluntarioak (ingelesez: Irish Volunteers; irlanderaz: Óglaigh na hÉireann) 1913an irlandar nazionalistek sortutako erakunde militar bat izan zen. Irlandar Herri osoaren eskubide eta askatasun amankomunak ziurtatu eta mantentzeko helburuz sortu zen[1], hots, Home Rule delako legea babestu asmoz.[1] Erakunde hau aurretik Ipar Irlandan sortutako Ulstergo Boluntarioak erakunde militar unionistari emandako erantzuna izan zen.

Irlandar Boluntarioen erakundeko kideak Liga Gaelikoa, Antzinako Hiberniarren Ordena, Sinn Féin, eta sekretuki, Irlandar Anaitasun Errepublikarra erakundeko kide ere baziren. Azken erakunde horretako kideak Irlandar Boluntarioetan ixilean barneratu eta Irlandako Errepublika eratzeko euren helburua lortzeko Irlandar Boluntarioen erakundean esku hartu zuten.[2]

Ipar Irlandan Ulstergo Boluntarioak erakunde militar unionista sortu zenez, 1913an Edward Carson eta James Craig-ek Irlandar Boluntarioak erakundea sortu zuten. Aurretik Ulstergo Boluntarioak erakunde protestantea Home Rule autogobernu legearen onarpena galerazteko helburuz sortua zen. Irlandako katolikoek erakunde horren sorrera unionistek Erresuma Batuko gobernuari presioa sartzeko gertakaria bezala ikusi zuten. Hau ekidin asmoz, The North Began egunkarian Eoin MacNeill-ek indar militar baten sorreraren inguruko artikulu bat argitaratu zuen. Haren adiksidea zen Michael Joseph O'Rahilly-k, ezizenez The O'Rahilly, MacNeillek proiektu horretan jarrai zezan animatu zuen, hortaz, urte hartako azaroaren 11an Dublin hiriko Wynn's hotelean hamar buruzagi nazionalisten batzartu zen, horien artean Patrick Pearse, Éamonn Ceannt edota Sean MacDermott zudelarik. Guzti horien artean Irlandar Boluntarioak erakundearen sorrera eta eraketa planifikatu zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Irlandar Boluntarioen eraketa, Irlandako Liburutegi Nazionala, 1916ko Altxamendua: Pertsonaiak eta Ikuspuntuak, on-line erakusketa. (Ingelesez)
  2. Eoin Neeson, 1916ko Bazkoko Mitoak, Aubane Historical Society, Cork, 2007, ISBN 978-1-903497-34-0.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]