[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Iberiar sugandila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iberiar sugandila
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
FamiliaLacertidae
GeneroaPodarcis
Espeziea Podarcis hispanicus
Banaketa mapa
Eguneko zikloaeguneko

Iberiar sugandila (Podarcis hispanicus) Iberiar Penintsulan, Languedoc-Roussillon Frantziako eskualdean eta ipar-mendebaldeko Afrikan bizi den Lacertidae familiako sugandilara.[1]

Columbrete uharteetan Podarcis hispanicus atrata azpiespezie endemikoa dago.

Sugandila iberiarra Saurio bat da, guztira 26 cm inguruko luzera duena, buztana gorputza baino bi aldiz luzeagoa du. Burua eta gorputza argi eta garbi deprimituta ditu; buruaren bataz besteko altuera 4,65 mm-koa da, eta batez besteko zabalera 7,70 mm-koa. Bizkar-ezkatak leun samarrak eta tamaina txikikoak dira. Ezkata bentralak handiagoak dira, gutxi-asko angeluzuzenak, eta batez beste 29 ezkata inguruko 6 ilaratan antolatuta. Bizkar-kolorazioa oso aldakorra da; hondo marroi edo grisaxka nagusitzen da, batzuetan tonu berdexkak izaten ditu. Dortsal-erretikulu beltza du, batzuetan ia erretikulu gabe, eta alboetan antzeko erretikuluarekin; ale batzuek luzetarako lerro edo zerrenda ilunak dituzte. Sabela zurixka edo arre argia izaten dute, estaltze garaian, arrek, eta baita eme batzuek ere, laranja kolorekoa izaten dute. Eztarrian ez du erretikulu beltzik edo ia ez dauka, edo puntutxo batzuk bakartik kanpoaldetik, ia albotik.

Karaktere bereizgarriak: mutur zorrotza. Eztarria argia, alboetako puntuekin bakarrik. Maseterika gutxi garatua edo batere gabe.[2]

Biologia eta ohiturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harkaitz espeziea da eta landaredi txikia duen lur irekietakoa. Lur biluziak dituzte atsegin; harkaitzen eta hormen arrakalen artean bilatzen du bere janaria. Arroketan eguzkia hartzea gustatzen zaio eta egunean zehar aktibo jarraitzen du. Udaberrian izaten dira estalketak; arrak emeari barailez sabeletik eusten dio, isatsa harenarekin nahastuz. Arrautzak udaberriaren amaieran jartzen ditu eta kumeak uda erdialdean jaiotzen dira; eme bakoitzak erruten duen arrautza kopurua oso txikia da. Eme helduek normalean bigarren errunaldi bat egiten dute. Espezie hau eremu humanizatuetan bizi da normalean, harrizko hormetan, paretetan eta etxebizitzen inguruetan; giza presentzia ondo jasaten du. Oso bizkorra eta azkarra da; gorputzeko tenperatura egokia lortu ondoren, jarduera handia mantentzen du.

Espezie hau askotariko harrapakinez elikatzen da, baina batez ere intsektuak eta araknidoak harrapatzen ditu; arroken arrailetan bilatzen du bere janaria, eta horien artean bizkor mugitzen da, arina delako. Beste harrapakin batzuk, hala nola, lur-zizareak, kukurutxak, larba txikiak eta molusku txiki batzuk ere beren elikaduraren parte dira.

Banaketa, habitata eta estatusa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sugandila iberiarra, iberiar penintsulako eta Afrika iparraldeko espeziea da, banaketa zabala du eremu honetan. Penintsula osoa hartzen du, modu orokorrean.

Gure lurraldean, bere azalera osoan dago presente. Espeziearen egoera ordea, ezberdina da bi isurialdeetan. Mediterraneo isurialdean oso hedatuta dago eta espeziea nonahi aurki daitek, sugandilarik ohikoena eta ugariena izanik. Hemen ale ugariz osatutako populazio-kopuru amaigabea mantentzen du, ondo egituratuta eta itxurazko faktore negatiborik gabe. Isurialde atlantikoan espeziea modu irregularrean agertzen da; kostaldeko zerrenda etengabe okupatzen du eta barnealdeko zenbait enklabe, oso arrokatsuak eta hegoaldera begira daudenak. Bere populazioak hemen, itxuraz egonkorrak dira, nahiz eta populazio-dentsitatea txikiagoa den. Barrualdekoak ahulagoak dira ingurumen arrazoiengatik.

Sugandila iberiarra itsas mailatik 920 m-ko mailara arte dago.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Borràs, Antoni & Junyent, Francesc: Vertebrats de la Catalunya central. Edicions Intercomarcals, S.A. Manresa, 1993. ISBN 84-88545-01-0. 62. orr.
  2. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak.. Graficas Santamaria S.A., 128 or. ISBN 84-7542-639-5..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araozko kontuak

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.