Iberiar otso
Iberiar otso | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Canidae |
Generoa | Canis |
Espeziea | Canis lupus |
Azpiespeziea | Canis lupus signatus Cabrera, 1907
|
Banaketa mapa | |
Iberiar otsoa (Canis lupus signatus) Iberiar penintsulako otso azpiespeziea da, Euskal Herrikoa bertakoa ere badena, nahiz eta gaur egun, gizakiaren eraginez, herri honetan haren presentzia asko gutxitu deninstituzioen indiferentziaren aurrean.[1]
Espeziea Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizakiaren jazarpenaren ondorioz, XX. mendearen bigarren erdian Euskal Herrian ez da otso alerik ere bizi ahal izan, baina XXI. mendearen hasieran Araba-Bizkaietako mendebaldean kumaldiak aurrera ateratzea lortu du.[2] Iberiar penintsularen mendebaldetik itzulita; baina euskal herritarrek dagoeneko hil dituzte herri honetan sortu diren otso komunitate guztiak, txakur basatiek hildako ganaduaren errua otsoari leporatzen baitzaio. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Arabakoak, otsoa arriskuan den espezietzat babestu beharrean, hiltzeko baimena ematen dute: halaxe, aldundi bakoitzaren baimenarekin, 2010ean hil zuten Arabako azken otso taldea, eta 2016an Bizkaiko (eta Euskal Herriko) azkena.
Eusko Jaurlaritzak ez zuen onartzen bertako espeziea dela eta desagertzeko zorian dagoela.[3][4] Hau nolabait, 2020an aldatu zen; urte horretan «interes bereziko espeziea» izendatu zuen Jaurlaritzak, hau da, mailarik apalenean.
Ondoren, 2024an, irailaren 18an argitaratuta, Abeltzaintza estentsiboaren eta otsoaren arteko elkarbizitza bermatze aldera, otsoa kudeatzeko planaren proiektua ondu zuen Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak. Planaren xedea da otsoaren gaineko «mehatxuak ezabatzea», otsoaren «biziraupena ziurtatzea», haren populazioa «berreskuratzea eta kontserbatzea», haren habitatak babestea, eta otsoa abeltzaintzarekin eta landa ingurunean garatutako beste jarduera batzuekin «elkarrekin bizi ahal» dela bermatzea.[5]
Planak sektore guztietatik kritikak jaso ditu. EHNE eta ENBA nekazarien sindikatuek mendiko abeltzaintza alboratzen duela salatu zuten. Ekologistak Martxan taldeak, bestetik ere Sailak ondutako planaren aurka egin du. Adierazi du ezkutuko ehiza dela otsoen lehen heriotza kausa ez-naturala, eta horren aurkako neurririk ez hartzea «hutsune larria» dela nabarmendu du. Talde ekologistak emandako datuen arabera, 1987 eta 2005 artean 63 otso hil zituzten ezkutuko ehizagatik Araban eta Bizkaian. Gogorarazi dutenez, 2016tik hona hiru foru aldundiek uxaldirik baimendu ez duten arren, espeziearen presentzia ez da leheneratu: «Horrek garbi uzten du isilpeko ehiza mehatxu aktiboa dela espeziearentzat».[6]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europako beste otso azpiespezie baino txikiagoa da.
- Tamaina: Arrek 130 y 180 cm. arteko luzera daukate, eta emeek berriz 130 eta 160 cm. artean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://zientzia.eus/zientzia-irratia/otsoak-eta-euskal-herrian/
- ↑ Ormaetxea, I.. (2008-02-02). «Otsoa Euskal Herrian?» Euskal Jakintza.
- ↑ Arantxa Elizegi: «Euskal Herriko azken lau otsoak hil dituztela salatu dute talde ekologistek», Berria, 2016-01-24.
- ↑ Pello A. Zuazo: «Isildu egin dira Euskal Herriko uluak», Berria, 2016-01-27.
- ↑ https://www.euskadi.eus/web01-bopv/eu/bopv2/datos/2024/09/2404305e.shtml
- ↑ https://www.berria.eus/euskal-herria/ekologistak-martxanek-ere-kritikatu-du-eusko-jaurlaritzaren-otsoaren-plana-ezkutuko-ehizaren-aurkako-neurri-ezagatik_2130817_102.html
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekologisten jarrera.
- "Otsoak eta Euskal Herrian", elkarrizketa Norteko Ferrokarrilla irrati saioan.
- (Gaztelaniaz) Iberiar otsoaren Lan Taldearen WEB horrialdea