Iban Arantzabal
Iban Arantzabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elgeta, 1975eko otsailaren 21a (49 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Elgeta |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Mondragon Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Goiena Tabakalera |
Iban Arantzabal Arrieta (Elgeta, 1975eko otsailaren 21a) euskal filologo, blogari eta kazetari euskalduna da, komunikazioaren arloan kudeaketan lan egiten duena, Goiena Komunikazio Taldean edo 2deo euskarazko ikus-entzunezkoen laborategian.
Biografia profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Magisteritza ikasi zuen lehenbizi, eta gero euskal filologia (Euskal Herriko Unibertsitatea). Ikasketak osatu zituen enpresa zientzietan (Mondragon Unibertsitatea), eta MBA masterra eskuratu Mondragon taldeko Otalora Jauregian.
Euskalgintzako eta kulturgintzako langile eta militante gisa bultzatu izan ditu Espaloia Kafe Antzokia (Elgeta), Gaztelupeko Hotsak disketxea, Ahotsak proiektua, eta Elgetako Goibeko euskaltzaleen topagunea, besteak beste.
Zuzendaritzan dago bai Euskaltzaleon Topagunean zein Tokikom enpresaren administrazio kontseiluan. Hekimen elkartearen zuzendaritzan ere egon izan da. Goiena Komunikazio Taldearen zuzendari eta aurpegi ezagunena izan da 2010eko hamarkadan (zuzendari 2012tik), eta 2018ko uztailean, handik Donostiako Tabakalerako 2deo euskarazko ikus-entzunezko laborategiko koordinatzaile izatera igaro da.
Kanpoko loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iban Arantzabal Twitterren: @iarantzabal
- Etxebarri, blog pertsonala: arantzabal.eus