Inpresioa, eguzkia sortzen
Itxura
Inpresioa, eguzkia sortzen | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Claude Monet |
Sorrera-urtea | 1872 |
Izenburua | Impression, soleil levant eta Impression, Sunrise |
Mugimendua | inpresionismoa |
Ekoizpen lekua | Le Havre |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 48 () × 63 () cm |
Genero artistikoa | Itsas ikuspegia |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 46C223, 46C232, 24A1, 26B1, 46C21, 25H2322 eta 22C5 |
Kokapena | |
Lekua | Marmottan Monet museoa Portivechju Marmottan Monet museoa |
Bilduma | Marmottan Monet museoa |
Inbentarioa | 4014 |
Jabea | Marmottan Monet museoa, Ernest Hoschedé eta Georges de Bellio (en) |
Historia | |
Erakusketak | 1st impressionist exhibition (en) |
Gertaera nabarmenak | 1878 Banaketa-kanal — Paris 1985 arte lapurreta — Marmottan Monet museoa |
Inpresioa, eguzkia sortzen[1] (frantsesez: Impression, soleil levant) Claude Monetek 1872-1873an egindako margolana da, Inpresionismoari izena eman ziona. Egun, Marmottan-Monet museoan dago, Parisen.
Le Havreko kaia da ageri, baina pintzelkada gutxi emanda; hortaz, irudi zehatza izan ordez, iradoki egiten dute koloreek. Honela azaldu zuen Monetek:
« | Paisaia inpresioa baino ez da, une bateko inpresioa; horregatik izena, horrelako inpresioa eman baitzidan. Le Havreren inpresio bat irudikatu dut, leihotik hartutakoa, eguzkia laino artean eta atzealdean zenbait txaluparen soslaia... Izena galdetu zidaten katalogorako, eta Le Havreren ikuspegi bat ezin zen izan; orduan, “inpresioa jartzeko” esan nien. | » |
Margolana 1874an paratu zen ikusgai lehendabiziko aldiz, inpresionisten lehenengo erakustaldi independentean, nahiz eta oraindik izen hori ez izan. Louis Leroy kritikariak, koadro honen izena hartuta, “Inpresionisten erakustaldia” deitu zien bere kritikan.