[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ingrid Thulin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ingrid Thulin

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIngrid Lilian Thulin
JaiotzaSollefteå (en) Itzuli1926ko urtarrilaren 27a
Herrialdea Suedia
HeriotzaStockholm2004ko urtarrilaren 7a (77 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Claes Sylwander (en) Itzuli  (1951 -  1956)
Harry Schein (en) Itzuli  (1956 -  1989)
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, errealizadorea, zinema aktorea, film-zuzendaria eta gidoilaria
Jasotako sariak

ingridthulin.se
IMDB: nm0862026 Allocine: 379 Rottentomatoes: celebrity/ingrid_thulin Allmovie: p70885 TCM: 191819 TV.com: people/ingrid-thulin IBDB: 62319
Find a Grave: 8248687 Edit the value on Wikidata

Ingrid Thulin (Solleftea, Suedia, 1926ko urtarrilaren 27a - Stockholm, Suedia, 2004ko urtarrilaren 7a) antzezlea izan zen.

Dantza- eta antzerki-ikasketak egin zituen Stockholmen. Antzerkian ari izan zen eta, besteak beste, Ingmar Bergmanen antzerki-taldean lan egin zuen. Geroago suediar zinemagileekin lan egin zuen, batez ere Bergmanekin: Smultronstället (1957, Basoko marrubiak); Ansiktet (1958, Aurpegia); Tystnaden, (1963, Isiltasuna); Nattvardsgästerna (1963, Jaunartzaileak); Nära livet (1958, Bizitzaren Atarian); Vargtimmen (1968, "Otsoaren ordua"), Viskningar och rop (1972, Oihuak eta zurrumurruak).

Estatu Batuetako filmetan antzezle izanagatik, film gehienak Europan egin zituen. Film labur bat, Hangivelse, eta film luze bat, Brusten himmel (1982), zuzendu zituen. Beste film batzuk: Domaren (1961, Epailea); Agostino (1962); The Four Horsemen of the Apocalipsis (1962, Apokalipsiaren lau zaldunak); La guerre est finie (1966, Amaitu da gerra); La caduta degli dei (1969, Jainkoen eroraldia).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ingrid Thulin Aldatu lotura Wikidatan