Intef I.a
Intef I.a | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | K.a. XXII. mendea | ||||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||||
Heriotza | K.a. 2121 ( urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Mentuhotep I.a | ||||
Ama | Neferu I | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | Egiptoko XI. dinastia | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | estatu-politikaria | ||||
Sehertauy Intef edo Intef I.a, Egiptoko XI. dinastiaren benetako sortzailetzat hartzen da, eta Tebasetik gobernatu zuen, K. a. 2119 eta K. a. 2103 bitartean, beharbada, bere aita Mentuhotep I.arekin elkargobernatuz, tokiko buruzagi bat zena.
Garai honetan, Egipto zatitua zegoen, eta bere kontrolpean biltzen saiatu zen. Bere inguruan bildu ahal izan zituen hegoaldeko nomo gobernari guztiak, diplomazia edo indarraren bidez. Hori egin eta berehala, bere burua faraoi izendatu zuen, eta Goi Egipto guztian gobernatu zuen, bere hiriburua Tebasen ezarriz, are, bere izena kartutxo batean ere idatzi zuen, honela, antzinako faraoiek bezala, Horusen izena izanez.
Herakleopolis Magnako gobernaririk boteretsuenei aurre egin ahal izan zien, hain baitzen sakona etsaitasuna, soilik etsai bezala aldarrikatuz jarraitzaileak lortzen zirela. Baina Herakleopoliseko erregeek, Behe Egipton, Intefen erregealdian boterea mantendu zuten, mende betez gerra zibilak eraginez.
Intef I.ak, Neferkara herakleopolistar erregearen aurka borrokatu zuen, tarte sakon bat sortuz, Egipto, bi erregeek zuzendutako bi bloke handitan banatu izanagatik. Bi lurraldeen arteko harremanak, barealdi batean sartu ziren, Neferkararen aliatu zen Anjtifiren hilobian aurkitutako idazkunen ondorioz ezagutzen den benetako gerra bat eragingo duten uneko mugako gatazkek apurtua. Anjtifik Intefen aurka borrokatu zuen, hasiera batean garaile irtenaz. Dirudienez, Goi Egiptok jasan zuen gosete baten ondorioz eten ziren borrokak. Borroka hauek jarraitu zirenean, Intefek dirudi garailea, handik gutxira hilez.
Intefek, Tebasetik iparraldera aurkitzen ziren hiri batzuk konkistatu zituen, Koptos eta Dendera kasu. Hierakonpolis eta El Kab ere domeinatu zituen.
Intef I.a aipatzen duten bere garaikide gehienek, Printze bezala aipatzen dute. XVIII. mendeko Tutmosis III.aren arbasoen gelan aipatua da Noble eta printze oinordeko bezala, hilarri batean, Oinordeko printzea, Noble eta Tebaseko nomoko jaun handia bezala aipatzen da, eta, Denderako beste batean, Hegoaldeko printze handia bezala. Litekeena da Intef, aurreko errege familiaren senidea izatea eta, antzinako ohiturak jarraituz tronua berreskuratzen saiatzea.
Uste denez, Intef I.a gazterik hil zen, ziuraski adin ertainekoa zela, eta harkaitzean zulatutako hilobi estu batean lurperatua izan zen, Tebaseko mendebaldeko ibarrean, El-Tarifen. Diseinua, patio handi batean zetzan, mendiaren magalean moztua, albo batean zenbait hilobi zulatuak zituela. Erregearen beraren hilobia, ez zen alboko besteak baino handiagoa, ziuraski, familiako kideentzat, emazteentzat eta gortetar altuentzako eraikiak.
Aurrekoa Mentuhotep I.a |
Egiptoko faraoia Egiptoko XI. dinastia |
Ondorengoa Intef II.a |