Immigrazio
Immigrazioa bertakoak ez diren pertsonek herrialde batera egiten duten migrazio-mugimendua da, herrialde horretan bizimodua hobetzeko asmoarekin, arrazoi ekonomiko eta politikoengatik maiz. Immigrazioz herrialde batera etorritako pertsonak immigrante edo etorkinak dira.
Inmigrazioa, herrialde edo eskualde bateko sarrera da, beste leku batean jaio diren pertsonek eraginda. Migrazioa, pertsonen leku batetik besteko mugimendua da, eragiten duena aldi bateko edo behin betiko bizileku aldaketa.
Migrazio mugimendu aukeratik, bi daude: emigrazioa eta inmigrazioa.
- Emigrazioa: pertsonen irteera herrialde, eskualde edo leku espezifiko batetik beste leku batera bideratzeko.
- Inmigrazioa: herrialde, eskualde edo leku espezifiko bateko sarrera beste leku batetik etorriak.
Beraz, emigrazioak, ondoren inmigrazio bat izango du.
Jatorrizko herrialdean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emigraziorako hainbat arazo legal existitzen dira, gehien bat herrialdeko gobernutik sortuak, emigranteen irteerak sahiesten saiatzen dela, gehienbat gehiengoa gazteak izaten direlako, lan egiteko adina dutenek eta herrialdeko garapenean lagundu dezaketenek direlako. Espresuki gobernu faxista, komunista edo antidemokratikoetan, beti emigraziorako trabak sortu dituzte.
Inmigraziozko herrialdean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrialde bakoitzean, gero eta oztopo gehiago daude etorkinak sartzeko momentuan, eta alderdi anitz dituzte, gobernuen aldetik baita bertan bizi diren herritarren aldetik edota ezarrita dauden beste etorkin batzuengatik, gehienbat herrialde desberdinetik baldin badatozte. Hala ere, batzuetan inmigrazioa mesedejarria izaten da gobernuak lanpostu zehatzetan pertsonak behar dituztenean.
Gizakien lurralde sakabanaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Migrazioak, humanitatea bezain zaharrak dira eta antzinako erlijio eta kultura erlazioetan agertzen.
orokorrean, esan daiteke garapen teknologikoak lurralde hedapenari jatorria eman diola, adibidez suaren sorrera utzi zuen leku hotzetan gizakiak bizi ahal izatea. Berdina esan daiteke nekazaritzarekin (bilakaera neolitikoa), industiarekin, trenari, abeltzaintzari, metalurgiari, itsasontziei, motorrari, etab.
Gizartearen historian, hiru bilakera egon ziren. Lehenengoa bilakaera Neolitikoa, asmakizuna eta nekazaritzaren garapena; bigarrena, industria bilakaera, berarekin produktuak askoren garapena ekarri zuen, trenaren garapena eta hainbat asmakisun lortu zutenek hirien hedapena. Eta hirugarren bilakaera, XX.mende erdiko eta XXI.mendeko teknologia garapena izan da.
Historikoki, inmigrazioak guztiz aldatu dute herrialdeen irudia, arraza, hizkuntza eta kultura ezberdinak egonez, baita eragin handiko beste aldaketa batzuk.
Egun soilik lau herrialdeek inmigrazioa bultzatzen due (Australia, Canadá, Israel eta Nueva Zelanda). Soldata diferentziak hain garrantzitsuak dira inmigrazio ilegala industria garrantzitsu bat bilakatu daitezkeela. Inmigrazioaren beste arrazoi batzuk politika arrazoiengatik edota familia batzeagatik izan daitezke.
Negozio asko, inmigrante komunitateei esker garatu dira: dirua bidaltzea, lokutorioak, jatetxe tipikoak eta herrialdeko janari tipikoak dauden lekuak.
Zihur aski, inmigranteen herrialde tipikoak dira: Alemania, Australia, Argentina, Brasil, Canadá, Costa Rica, Estatu Batuak, Frantzia, México, Nueva Zelanda, Reino Unido, Venezuela, beste batzuen artean. Herrialde tipikoan orain dituztenak emigrazio portzentai altuak izango liratezke: Albania, Bulgaria, China, Colombia, Cuba, Ecuador, India, Marruecos, México, Nicaragua, Perú, Rumania, Turquía, Uruguay eta Venezuela. (IndexMundi, 2016).
Herrialde eta eskualde askok, etapa eta ziklo ezberdinak igaro dituzte migrazioarekin zer ikusia dutenek, adibidez Espainiak 1960.urtean gertatu izan zen bezala. Arrazoi desberdinak egoten dira, hala nola, ekonomikoak, politikoak, iraultzak, etab.
Inmigrazioa krisi ekonomikoan 2008-2009
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inmigranteen langabezi tasa bertako herritarren baino handiagoa izan da. Inmigranteek, egoitzaz aldatzeko planak bertan behera izten ari dira eta gobernuek inmiganteen kuotak murrizten ari dira (Barta & Hannon, 2009).
Biztanleriaren gorabeherak jatorria dute desberdintasun juridikoari Estatuaren aldetik (Espainia, Italia, Alemania, etab), baita sozialetik herritarren aldetik inmigranteen eskubideei dagokionez.
Eta ez da soilik inmigranteekin, antzinako emigranteekin ere “itzulitakoak” hauek ez baitituzte eskubide eta onura guztiak eskura.
Inmigrazioaren inguruko posizioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inmigrazioa mundu fenomenorik polemikoenetarikoa da. Garapeneko nazio guztiak eta azpigaratuetariko askok, inmigrazioa nahiko mugatzen dute, justifikatuz ekonomikoki konpetentzia politika bidegabekoa izango litzatekeela herritarrentzat eskulan merkea eta gizarte zerbitzuetarako lan karga bat izango zela.
Mugak izteko politikak giza eskubideen aurrean arazo larriak sortzen ditu. Espresuki herrialde batek beste bati eskatzen dionean herritarrei ez iztea irteera librea. Momentu horretan, Giza Eskubideen 13.atalaren urraketa gertatzen da:
- Pertsona orok du joan eta etorri aske ibiltzeko eskubidea eta Estatu baten lurraldean bizilekua aukeratzekoa.
- Pertsona orok du edozein herrialdetatik alde egiteko eskubidea, baita norberetik ere, eta norbere herrialdera itzultzekoa.
Ordea, errekonozitu behar da, Giza Eskubideek nazioarteko eskalann ezin dutela joan, praktikak, inmigrazioko herrialdetako biztanleriaren kontra edo gainetik.
Heldu izan barik migratzen duten umeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014. urtean Managuan ospatutako konferentzian, krisi humanitario deklaratu zen heldu barik emigratzen duten adingabeen tasa igoerarengatik. Horregatik, adingabe hauen eskubideak babesteko beharra ikusi zen euren iturrizko herrialdeetara bueltatzen direnean eta euren familiaren bateraketa.
Managuako Deklarazioak adingabeeen eskubideen ahultasunen inguruan kezkak azaleratu zituzten. Deklarazioaren arabera, lehentasuna adingabearen intesesa da eta horretarako MENAn-tzako erreskurtsoak handitzea beharrezkoa da. Baita pertsona trata desagarrerazi.
Politika migratorioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europako herrialde desberdinetan, imigrazio kontrako politikak gogortu egin dira, espezialki, imigrazio irregularrarekin, Italiako kasuan gertatzen den bezala, diputatuen kamaran gainditu zutela imigrante irregularren kanporaketa, eta langile publikoei hauei epaitzea behartzen dituela. Gainera, imigrante irregularrei alokairuren bat egiten baldin badie herritarren bat, hauek 5mila eta 10mila euroko izuna ordaindu behar izango dute, baita 3 urteko kartzela zigorra. (Derf, 2009) Beste alde batetik, Grezian, 2009ko uztailaren 12an, Patrás herrialdean, hondeatzaileekin inmigrante irregularren kanpamentu bat suntsitu zuten. (BBC, 2009).
Inmigrazioa artean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amaia Agirrek inmigrazioaz idatzi zuen "Abubakar" iritzi-artikuluan 30 hitz-joko erabili zituen 2022ko abuztuan:[1]
Nigeriatik dator Abubakar, Europa duelako amu bakar.
Afrika mamu eta iparraldea damu bihur dakiokeen baltsamu. Kontinente berotik hegabera nola, halaxe dator mutil gaztea ere: egarbera. Bularraldea eta bizkarra beltzak dituzte biek, bai hegan datorren txoriak eta baita hegan egin nahi duen txoriak ere. Zer eskainiko zoriak. Ezer gutxi eskuineko zuriak. Burua hotz eta hondarra bero. Erreparatu erre paratu zaizkien oin azpiei. Basamortuan dena da basa eta dena da mortu. Begirada ortzi mugan eta itxaropena gugan... Oraindik ez daki errefuxiatu eta errefusatu fonetikoki ez ezik esanahiz ere geroz eta gertuago daudela. Besteak beste Frantzia eta Espainia dira hiztegi eta haztegi hori elikatzen duten bitamina, bietan mina. |
Eta bien arteko Bidasoa bide osoa zapuztu dezakeen pasoa.
Eta bien arteko Bidasoa bide osoa zapuztu dezakeen pasoa. Berdintasunaz hitz egiten dugu berdin zaigunaz ari garenean, baina berdin du eta berdindu ez dira berdinak. Hitz hartzeaz arduratzen gara besteak hits jartzearen eta itzaltzearen ardura gure gain ez hartzearren. Guk eragindako mila liskar uzten ditugu besteen bizkar. Bizkor gainera. Zer da ikara izuaren kikara ez bada? Europa omen Afrikaren teilatu, baina gero nork beilatu? Nigeriak zerbaitegatik ote du «igeri» hitza bere baitan? Erantzunik gabeko galderak galerak al dira? Pentsa zapaltzen duten jatorrizko lurra zein ezegonkorra den semea edo alaba patera hauskor batera igo dadin onartzen badute. |
Olatuz olatu, bere baitara gotortu eta isolatu, oinak ezin mugitu eta burua ezin geratu, nigarrez utzi duen ama nork kontsolatu?
Azken olatuaren indarrak hondoratu ordez hondarreratu badu, orduan zer? Atzean utzi duenaren antzean. Basamortutik uretara, eta uretatik berriz ere lehorrera. Ezer ez du izango eskueran, alderantziz, dena estu eran. Gure goitik beherako begirada disekatu, behetik datorrena nola isekatu. Ezin ote dugu atalka ari, ahari talka aritu ordez? Ezin ote dugu barrera eraitsi eta harrera hobetsi? Orduan hobe etsi! Alferrikakoak eta Afrikakoak ere zergatik ote dira hain hoskide? Kide hots egiten ez zaleko agian? Zertarako hainbeste urgentziazko bilera, berehalako agerraldi publiko eta diputatu ganbera... beti berdina badoa gain behera? Dena izango du oztopo burokratiko, buru kaotiko gehiegi baitaude agintean. Hala ere, zorte on, Abubakar, ez bekizu Europa izan damu bakar. "ABUBAKAR", Amaia Agirre, 2022 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Agirre Arrastoa, Amaia. (2022-08-13). «Abubakar» Berria: 13. (Noiz kontsultatua: 2022-08-31).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Derf. (2009). Avanza en Italia el plan de Berlusconi contra la inmigración ilegal. Kontsulta: https://web.archive.org/web/20150923213808/http://www.derf.com.ar/despachos.asp?cod_des=264677&ID_Seccion=22%2F
- BBC. (2009). Grecia: mano dura con los inmigrantes. Kontsultatuta: https://web.archive.org/web/20090717021949/http://www.bbc.co.uk/mundo/internacional/2009/07/090712_1855_grecia_inmigrantes_np.shtml/
- Patrick Barta eta Paul Hannon (2009). «La crisis afecta las corrientes migratorias internacionales». Dow Jones Newswires.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IndexMundi (2016). Tasa de migración neta. Kontsulta: http://www.indexmundi.com/g/r.aspx?c=ve&v=27&l=es </ref>