[go: up one dir, main page]

Edukira joan

iPhone

Wikipedia, Entziklopedia askea
IPhone
telefono adimentsua
Fabrikazioa
FabrikatzaileaFoxconn eta Apple Inc.
GaratzaileaApple Inc.
Sistema eragileaIOS

iPhonea Apple konpainiak disenaitu eta saltzen duen multimedia edukiak erreproduzitu eta Interneten nabigatzeko prestatuta dagoen telefono mugikorra da.

Haren funtzioen artean daude argazkiak ateratzea, musika eta bideoa erreproduzitzea eta testu mezuak igorri eta jasotzea. Halaber, Internet zerbitzuak eskaintzen ditu, hala nola, e-posta, web nabigatzailea eta Wi-Fi konexioa. Erabiltzaileak aginduak multi-puntuzko LCD pantaila ukigarri baten bitartez ematen ditu, botoi eta teklatu birtual batzuen bidez.

iPhoneak banda laukoitzean (2.5 G) funtzionatzen du. Seriez Mac OS X nabigazio sistemarekin eta iPod musika errepoduktorearekin saltzen da. Beste ezaugarri batzuen artean, Wi-Fi (802.11 b/g) eta Bluetooth 2.0 konexioak daude, eta 2 megapixeletako argazki-kamera bat ere badu.

iPhonea garatzeko lehenengo urratsa eman zen, Steve Jobs ingeniariak agindutako pantaila ukigarriak aztertzeko eskaerarekin bat, une hartan tablet PCetan lan egiteko asmoa baitzeukan Applek.

Askok beste PDA bat sortzeko eskaera egin arren, 2003ko apirilean "D: All Things Digital" hitzaldian Jobs-ek egindako adierazpenetan azaldu zuenez, tablet PC eta PDA ez omen ziren aukera onegiak Apple-entzat, azken horiek eskari handiko merkatuak zirelako. Haren aburuz, telefono mugikorrek izan behar zuten informazioa eskuratzeko gailu eramangarri garrantzitsuenak.[1]

2007ko urtarrilaren 9an, Macworld bileran, iPhonea aurkeztu zuen komunikabideetan eta oihartzun zabala eskuratu.[2] 2007ko ekainaren 11n, berriz, Applek kode garatzaileentzako antolatzen duen batzarrean, jakinarazi zuen beste enpresek ere iPhonek dakarren Safariren motorea erabiliz eraikiko zituztela programak. Kanpo-enpresa horiek Web 2.0 aplikazioak sortu eta erabiltzaileei Internet atzipena luzatu behar zieten.[3]

Wall Street Journal-en arabera, Hon Hai taiwandar konpainiak Shenzhen duen lantegian egiten dira.

iPhoneak hizketaldia, deiak etenean mantentzea, deiak bat egitea, dei egilearen identifikatzea eta beste funtzio multimediekin integrazioa ahalbidetzen du. Adibidez, musika jotzen ari den bitartean eta dei bat jasotzen bada, soinua pixkanaka jaitsi eta eten egiten da, horrela deiari paso emateko. Deia amaitutakoan, musika jotzen hasten da berriro. Hala ere, ahots bidezko telefono zenbakien markatzerik ez du jasaten.

iPhoneak, bestalde erantzungailu sistema berezi bat dauka atxikia: entzumen bitartez izan beharrean, erabiltzaileak deiak irudi bitartez ikusi ahalko baititu. Horrek ohiko erantzungailuetatik bereizten du eta mezuak modu ez kronologikoan entzuteko nahiz ezabatzeko aukera eskaintzen dio. Izan ere, mezu bakoitza pantailan agertzen da eta ez dago telefono batera deitu beharrik horiek entzuteko. AT&T-k bere azpiegitura moldatu zuen Applek diseinatutako ezaugarri hori egokitzeko.

Melodien ezaugarria 2007ko irailaren 5an ahalbidetu zen eta erabiltzaileari bere deien tonu propioak sortzeko aukera uzten dio. Horretarako, iTunes Storean erositako abestiaren zati bat (kantaren edozein momentuko 3 eta 30 segundoko bitarteko tartea) hartzen da, goranzko nahiz beheranzko iraungipena eduki dezakeena, edo etengabeko jotze moduan segundo erdi eta bost segundo bitarteko isilunea erants dakiokena, horrela nahi izanez gero. Hori guztia iTunes erabiliz lortzen da eta abestia erosteaz gain, prezio gehigarria dauka. Katalogoko kanta guztiak melodia bezala erabiltzea ez da posible. Bestalde, doinu horiek iPhoneak dakarren alarmaren soinutzat erabil daitezke.

Textu mezuak

Testu mezuak kronologikoki aurkezten dira, postontzi elektronikoaren itxuran, Mail-en agertzen den antzera, non testu guztia bateratuta agertzen den mezuaren hartzailea izena irizpidetzat erabilita. Mezuak komikietako burubuila modukoetan bistaratzen dira (iChaten agertzen den antzera) eta azpian hartzailearen izena dator. iPhoneak ez du bat-bateko mezu zerbitzurik eskaintzen, MMSak edo hartzaile anitzen SMSak igortzea ez da posible, ezta testu zatiak kopiatu/moztu eta gero itsasteko ere.[4]

Argazki makina

iPhoneak 2.0 megapixeldun kamara inkorporatuta dakar atzekaldean eta argazkiak ateratzeko balio du, baina ez bideoa grabatzeko. Argazki horiek ikusi, Interneteko zerbitzu batzuetan gora kargatu eta baita e-postaz bidaltzeko jatorriko software-arekin hornituta dago. Erabiltzaileak, pantailan, irudiaren gainean atzamarrekin atximur keinua eginez zoom efektua eman diezaioke argazkiari. Software hori Maceko iPhoto programarekin integratuta dago.

Multimedia

Musika bilduma bistaratzeko egitura aurreko iPod-en desberdina da, atal bakoitza alfabetikoki sailkatzen da argiago geratuz banaketa hau. Hizkien tamaina haundiagoak helburu honetan ere laguntzen du. Beste iPoden antzera, iPhonean dauden edukiak abesti, artista, album, bideo, erreprodukzio-zerrenda, genero, konpositore, podcast, entzun-liburu eta bildumak erabiliz sailkatzen ditu. Bestetik, iTunesen ezaguarri bat partekatzen du: Cover Flow deritzona; horren bidez album bakoitzaren karatula ikus daiteke. Azalean dagoen karatula aldatzeko pantaila gainean atzamarra leunki mugitzearekin lortzen da.

2005an aurkeztu ziren 5. belaunaldikoak: iPodak bezala, iPhoneak bideoa erreproduzitu dezake, hala nola filmak edo telebista saioak. Beste irudidun edukiak ez bezala, bideoa horizontalki bakarrik erreproduzitu daiteke, telefonoa zeharka ipinita. Pantailaren gainazalean kolpe leun bikoitzak bistabisio (wide-screen izenaz ezagutzen dena) eta pantaila osoa betetzen duen bista moduen erreproduzio artean aldatzeko balio du.

iPhoneak iTunes Storen zuzenean musika erosteko erabil daiteke Wi-Fi konexioaren bidez baina ez telefono bidezko datu sarearen bidez.[5]

Web konexioa

iPhoneak Wi-Fi antena bat inkorporatuta du eta Safari nabigatzailearen bertsio murriztu baten bidez WWWera konektatzeko gai da hari gabeko sareak erabiliz. Honetaz gain AT&T-ren EDGE sare bidez Internet-era konektatzeko kapaza bada ere, ez da posible 3G/HSDPA sareak erabiltzea. Hala ere, Steve Jobs-ek iPhone-aren aurkezpenean komentatu bezala, ezaugarri hau etorkizunean ezarri egingo dute.[6] Adituek EDGE sarearen erabilpena 3G-aren ordez kritikatu egin dute. Erabiltzailea Wi-Fi eremu batean ez dagoenean, iPhone-ak EDGE sarea zaharra erabiltzera pasatzen da. Merketuratze aurretik egin ziren berrikuspenetan aztertzaileek EDGE sarea "mingarri bezain moteltzat" jo zuten.[7] Adibidez Yahoo!-ren hasiera horria kargatzeko 100 segundo behar izan zituen lehenbiziko saiakeran. Merkaturatu eta gutxira sarearen abiaduara 200 kbit/s-tara pasatua zen.[8] Igoera honen arrazoirik litekeena AT&T-ek, merkaturatu aurretik prestatu zituen hobekuntzen ondorio lirateke.[9]

Wikipedia iPhone-eko Safari web nabigatzaile-an.

Orain arteko telefono mugikorrek web orrialdeen bertsio sinplifikatu bat bistaratzen dute, iPhone-ak aldiz web orriak bere osatasunean erakusten ditu, aldiz Flash eta Java teknologiak erabiltzen dituzten edukiak bistaratzeko ez dator prest.[10][11] Web orriak hobeto irakurtzeko pantailan atzamarrekin atximur keinua eginez edo birritan leunki joz zoom efektua lortzen da. iPhone-a Bluetooth 2.x+EDR teknologiarekin dator, baina bere erabilera hari gabeko belarrientzako bozgorailuetara mugatzen da, beraz ezin dira OBEX edo A2DP bidez fitxategiak partekatu.

Apple-k Google-ekin duen akordioa medio, iPhone-ak Google Maps-en bertsio egokitu batekin dator. Internet-en dagoen bertsioak duen ezaugarriez gain (satelite bista, kale-izendegia) iPhone-an momentuko trafikoaren egoera kontsultatu daiteke. Jobs-ek, produktuaren aurkezpenean erakustaldi praktiko bat eman zuen, aplikazioaren bidez Starbucks kafetegi batzuen posizioa topatu, bat aukeratu eta dei egin zuen bertara.[1][12] Flash teknologiaren gabeziak ez du usten YouTube bezalako orrialdeetan dauden bideoak erreproduzitzea baina zerbitzu hau Google-ren parte denez gero iPhone-ak bideo horiek ikusteko programa berezi bat du instalatuta.

E-posta

iPhonearekin datorren beste programa batek e-posta zerbitzua ematen du. Aplikazio horrek mezuak HTML formatuan bidal ditzake eta horrek testuan barneraturiko irudiak igortzeko aukera ematen du. Mezuarekin datozen PDF, Microsoft Word, eta Microsoft Excel fitxategi erantsiak bistaratzeko aukera ere badauka.[13] Momentuz, Yahoo! da Push-IMAP motako e-posta zerbitzua (Blackberryren modukoa) eskeintzen duen bakarra, baina IMAP eta POP3 posta arauak ere onartzen ditu, Microsoft Exchange barne.[14] Dena dela, bilaketarik egitea ez da posible. E-posta kontuen ezarpenak Apple-en Mail, Microsoft Outlook edo Microsoft Entourageren bidez iPhonera pasatzeko erabiltzen dira. Hala ere, eskuz ere ezar daitezke iPhoneak dakarren softwarearekin. Ezarpenak zuzenak badira, telefonoak Gmail, edo .Mac belako e-posta zerbitzuak atzitu ditzake.[15]

Askok iPhonearen interfaze ukigarrika HTC Touch-ak duenarekin alderatu dute.[16][17][18][19] Azken horrek ere pantaila ukigarria dauka baina ez du, iPhoneak ez bezala, puntu anitzeko ukiera ahalbidetzen.

Bistaratze unitateak hiru sentsore-k ematen dioten informazioari erantzuten dio. Gertutasun sentsoreak iPhone-a aurpegitik gertu dagoela somatzen duenean pantaila itzali egiten du bateria aurrezteko. Bigarren sentsoreak inguruan dagoen argi maila neurtzen du eta horrela iPhoneak pantailaren distira egokitzen du, bateriaren kontsumoa kontrolatzekoz. Azken sentsoreak iPhoneak duen orientazioaren informazioa ematen dio programei. Horretarako, hiru ardatzeko azelerometroa[20] erabiltzen du eta horri esker bistaratze unitateak badaki informazioa bertikal edo horizontal eran bistaratu behar duen. Web nabigazio eta musika erreproduzitzea era bietan ikus daiteke baina bideoak horizontalean bakarrik.

Menu nagusia bistaratzeko botoi fisiko bat dago pantailaren behealdean. Menu nagusira joateko egiten ez diren beste hautatzeak pantaila ukituz egiten dira. Hautatze horien ondoriozko edukiak pantaila osoan bistaratu ete haien edukietatik mugitzeko telefonoaren orientazioaren arabera pantailaren goian edo behean kokatzen diren azpi-menu batzuen bitartez egiten da. Zehaztasun handiko orriek "Atzera" botoi bezalako bat irudikatzen dute, aurreko menura itzultzeko.

Home botoiaz gain, iPhoneak alboetan beste hiru botoi txiki ditu: bolumena kontrolatu, telefono doinua isilarazi edo berriro martxan jarri eta telefonoa lotan jarri edo esnatzeko balio dute. Beste edozien multimedia eragiketa pantaila ukigarriaren bidez lortzen da.

  • Pantailaren tamainua: 8.9 cm
  • Pantailaren bereizmena: 320×480 pixel (160 pixel hazbeteko)
  • Sarrera estandarra: Ukimen-anitzeko pantaila interfazea (Home botoia da iPhonearen aurrealdeko botoi fisiko bakarra).
  • Sistema eragilea: Mac OS X
  • Biltegiratzea: 8 edo 16 GB flash memoria (hasieran: 4 eta 8 GB aukeran)
  • Banda laukoitza: GSM (GSM 850, GSM 900, GSM 1800, GSM 1900)
  • Wi-Fi (802.11g), EDGE eta Bluetooth 2.0 EDR-duna.
  • 2 megapixel-eko kamera.
  • Kargagarri eta ez aldagarria den bateria hitz egiteko zortzi orduko ahalmenarekin, sei ordu internet erabileran, zazpi ordu bideoa eta 24 audioa erroproduzitzeko. 250 ordu egonean.
  • Neurriak: 115×61×11.6 mm
  • Pisua: 135 gr

iPhonearen firmware analisiak ezagutzera eman du Samsung txipak (S5L8900 izenpean) ARM 1179 prozesadore daramala, PowerVR MBX 3D ko-prozesagailu grafikoarekin batera.

Kutxaren edukiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • iPhonea.
  • Belarrientzako bozgorailuak, mikrofonodunak.
  • Euslea.
  • Eusleari konektazeko USB kablea.
  • USB bidezko bateri kargatzailea.
  • Dokumentazioa.
  • Apple logoaren bi eranskailu.
  • Garbitzeko zapia.

Merkaturatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko ekainaren 29an saldu zen lehenengoz AEBetan; 499 dolarretan 4 GB-eko iPhonea eta 599 dolarretan 8 GBekoa Applek dauzkan denda ofizialetan eta web orrian batetik eta AT&T-ek dituen dendetan bestetik. 2007ko irailaren 5a geroztik 4 GB-eko modelua saltzen uztea eta 8 GB-koa merketzea erabaki zuten azken hau 399 dolar-eko prezioan kokatuz.

2007ko irailaren 18an, Applek Erresuma Batuan iPhonea 2007ko azaroaren 9tik aurrera salgai egongo zela adierazi zuen O2 telefono konpainiaren egitura erabiliz[21]. 2007ko irailaren 19an Applek T-Mobilerekin batera Alemanian 2007ko azaroaren 9tik aurrera eskuragarri egongo zela aditzera heman zuen[22]. 2007ko urriaren 16an, Applek baieztatu egin zuen Orange Telecom telekomunikazio konpainiarekin esklusiboan egongo zirela iPhoneak erosgai Frantzian 2007ko azaroaren 9tik geroztik[23].

Lantegietako lan-egoeraren eskandalua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011. urtean, eskandalu handia sortu zen, iPhoneak eta iPadak egiten dituzten Txinako fabriketan lananaren egoera «gizagabea» delako.[24]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Cohen, Peter. Macworld Expo Keynote Live Update, Macworld, (17-10-2007).
  2. Mather, John. iMania, Ryerson Review of Journalism, (17-10-2007)
  3. Apple Inc. iPhone to Support Third-Party Web 2.0 Applications (11-06-2007).
  4. Ricker, Thomas. iPhone's missing iChat, MMS, etc. coming via software updates?, Engadget, (27-06-2007).
  5. http://daringfireball.net/linked/2007/september#thu-27-wifi
  6. Pogue, David. The Ultimate iPhone Frequently Asked Questions, The New York Times, (11-01-2007)
  7. Pogue, David. The iPhone Matches Most of Its Hype, The New York Times, (27-06-2007)
  8. Murph, Darren. AT&T customers seeing sudden boost in EDGE speeds?, Engadget, (28-06-2007)
  9. Lam, Brian. iPhone Data to be Boosted by AT&T's Operation "Fine Edge", Gizmodo, (04-06-2007)
  10. Markoff, John. That iPhone Has a Keyboard, but It’s Not Mechanical, The New York Times, (13-06-2007)
  11. Chartier, David. It's official: No Flash support on the iPhone (yet), The Unofficial Apple Weblog, (12-06-2007)
  12. Block, Ryan. Live from Macworld 2007: Steve Jobs keynote, Engadget, (09-01-2007)
  13. iPhone—Questions and Answers, Apple Inc.
  14. Mossberg, Walter S.; Boehret, Katherine. Testing Out the iPhone, The Wall Street Journal, (27-06-2007)
  15. iPhone—Get Ready, Apple Inc.
  16. "Americans line up as iPhone fever spreads to internet", The Daily Telegraph, City Edition; Pg. 6
  17. "Smart dialler", Sunday Times (London), (01-07-2007). InGear; Pg. 25
  18. "Microsoft beats iPhone to Europe with touch-screen, digital media phone from HTC", The Online Reporter, Pg. 1(2) No. 544 ISSN: 1364-7113
  19. "HTC Touch Phone Beats iPhone To Market With Touch-Screen Navigation", TECHWEB, (05-06-2007).
  20. Johnson, R. Collin. There's more to MEMS than meets the iPhone, EE Times, (09-07-2007)
  21. Engadget live from Apple's London event
  22. Apple-n komunikabideentzako oharra Alemniako iPhone-ari buruz. Irailaren 19a 2007.
  23. http://www.apple.com/pr/library/2007/10/16orange.html
  24. FACUA kontsumitzaile elkartea: «Exponen el trato 'inhumano' al que someten a los trabajadores chinos que fabrican iPads y iPhones», Facua.org, 2011-05-04.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]