Hu Yaobang
Itxura
Hu Yaobang (txineraz: 胡耀邦, pinying hizkuntzaz: Hú Yàobāng, Wade-Giles: Hu Yao-pang; Liuyang, 1915eko azaroaren 20a — Pekin, 1989ko apirilaren 15a) Txinako Herri Errepublikako buruzagi bat izan zen, gizabanako honen heriotzak Tiananmen plazako iraultza eragin zuen. Hu Herri Errepublikako buruzagien bigarren belaunaldiko kide zen eta 1980. hamarkadan hainbat erreforma abiarazi zituen. Denboraldi luze batez Deng Xiaoping ordezkatzeko hautagai nagusitzat hartu zen. 1986ko ikasleen protestetan bere ospe eta izen onaren zati handi bat galdu zuen, izan ere, protesta hauek kontrolatzeko gai ez zela egotzi zitzaion.