[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Hipogeo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tausert eta Sethnarjten hilobi hipogeoa, Erregeen Haranean zulatua (Egipto)
Tablinium bat Volumni hipogeoan, Perugia (Italia).

Hipogeoa (grezieratik ὑπόγαιον, "hypógeion"; "hypo" = "azpian" eta "gaia" = "lurra") hilobi gisa erabiltzen den lurrazpiko galeriari edo magal harritsuetan zulatutako pasabideei deritze.

Nabarmentzekoak dira Antzinako Egiptokoak. Antolaketa egun argitan eginiko eraikuntzen oso antzekoa zen, baxuerliebe polikromatuekin modu aberatsean apaindutako gelak ere badituela.

Hipogeoak, Egiptoko Antzinako Inperiotik ezagutzen dira jada, eta garapen handia izan zuten Egiptoko Inperio Berrian, lurrazpiko etxalde aberatsen eran errege hilobiak eraiki zirenean, Tebaseko mendilerroa zulatuz, gaur egun Erregeen Harana bezala ezagutzen den tokian.

Hauetaz gain, askoz gehiago ere zulatu ziren, ez hain solemneak ordea, hauen euren betiereko etxea bilatzen zuten egiptoar aberatsentzat. Hala ere, Egiptoko gobernari batzuk, oraindik beste eraikin batzuetan lurperatuak izan ziren, Nubiako Meroe edo Napatako piramide txikietan bezala.

Sortaldea eta sartaldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errege hipogeoen hil tenplutzat, Nilo ibaiaren tebastar mendebaldeko ertzean aurkitzen ziren zenotafioak hartzen ziren. Ekialdeko ertzean eraikitakoak Karnakeko tenplu handia edo Luxorreko tenplu ederra, Amon jainkoari eta beste jainko batzuei eskainiak zeuden. Antzinako egiptoarrentzat. Niloren ekialdeko zatia, egokia zen bizidunen aktibitateentzako, eguzki jainkoa jaiotzen zen tokia, mendebaldeko zatia, sartaldea, beste bizitzako kontuentzako zen bitartean, nekropoli eta hil tenpluen tokia zen.

Hipogeo ezagun bat, Ħal-Saflieniko hipogeoa da, Maltan dagoena.

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aguilar Kodesen, Alto de los Bojesen kokaturik, Longarreko hipogeoa monumentu megalitikoa da eta buztin hutsean zulatutako lurrazpiko ganbara luze bat dauka, lehorrean jarritako harriz eginda. Ezaugarri hauek guztiek monumentu bitxia eta bakarra bilakatzen dute, ez soilik Euskal Herrian, Longarrekoa, Kantabriar erlaitz osoko hipogeo bakarra baita[1].

  1. Longarreko hipogeoa Vianan, Argia (2002ko apirilaren 28a)

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]