Hercules in New York
Hercules in New York | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1970 |
Izenburua | Hercules in New York |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasiazko filma, abenturazko filma eta action comedy film (en) |
Iraupena | 89 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | New York |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Arthur Allan Seidelman |
Gidoigilea(k) | Aubrey Wisberg (en) |
Antzezlea(k) | |
Arnold Schwarzenegger (Herkules) Arnold Stang (en) James Karen Ernest Graves (Zeus) Tony Carroll (en) Taina Elg (Nemesis) Richard Herd Merwin Goldsmith Rudy Bond | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Aubrey Wisberg (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Argumentu nagusia | Heraklesa |
Hercules in New York (euskaraz Herkules New Yorken) 1969ko Arthur Allan Seidelman estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako fantasiazko komedia film independiente bat da. Aubrey Wisbergek gidoia idatzi eta filma ekoitzi zuen. Greziar mitologiako Herkules pertsonaian oinarritua dago. Arnold Strong "Mr. Universe" (Arnold Schwarzenegger), Arnold Stang, Deborah Loomis, James Karen, Ernest Graves, Tony Carroll, Taina Elg, Richard Herd eta Gregory Squirrell aktoreek antzeztu zuten.
Gaur egun aski ospetsua den Arnold Schwarzenegger aktorearen ezagutzen den lehenbiziko zinemako antzezpena izan zen, orduan AEBetara iritsi berria eta Mr. Universe kulturismo lehiaketan lehiatzen zen 22 urte besterik ez zuen austriar etorki gaztea zen, ondorioz ingelesa aleman hiztun baten ahoskera latzaz ahoskatzen zuenez, bere antzezpenak estatubatuar aktore batek bikoiztu zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herkules (Arnold Schwarzenegger) gaztea Olinpoko bizimoduaz aspertua bere aita den Zeus (Ernest Greus) jainkoen jainkoari Lurrera oporrak igarotzeko baimena eskatuko dio. Zeusek semeari ezekoa emango dio, baina istripu baten ondorioz Herkulesek New York hirian amaituko du. Gizakien zibilizazioan bizitzen inongo eskarmenturik ez duenez, eta bere berezko harropuzkeriak, Herkulesi arazo ugari sortuaraziko dizkio, azkenean Candem irakaslearen (James Karen) alaba den Helenek (Deborah Loomis) lagunduko dion arte. Okerrena gizakien bizimodua gustatzen hasi eta Lurrean denbora gehiago bizitzeko irrikia sortzen zaionean hasiko da. Horregatik, Zeusek bere semea zigortu eta Olinpora itzultzearazteko asmoz Nemesis (Taina Elg) jainkosa bidaliko dio...
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arnold Schwarzenegger: Herkules
- Arnold Stang: Pretzie
- Merwin Goldsmith: Maxie
- Rudy Bond: Itsasontziko kapitaina
- Deborah Loomis: Helen Camden
- Taina Elg: Nemesis
- Michael Lipton: Pluton
- James Karen: Camden irakaslea
- Ernest Greus: Zeus
- Tony Carroll: Munstroa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1970eko filmak
- Arthur Allan Seidelmanek zuzendutako filmak
- Arnold Schwarzeneggerrek antzeztutako filmak
- James Karenek antzeztutako filmak
- Ernest Gravesek antzeztutako filmak
- Taina Elgek antzeztutako filmak
- Richard Herdek antzeztutako filmak
- Merwin Goldsmithek antzeztutako filmak
- Rudy Bondek antzeztutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Fantasiazko filmak
- Umorezko filmak
- Greko-erromatar mitologiari buruzko filmak
- New Yorken girotutako filmak
- Film independenteak
- 1969ko filmak