Henriccus Cornelius Agrippa
Henriccus Cornelius Agrippa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kolonia, 1486ko irailaren 14a |
Herrialdea | Electorate of Cologne |
Heriotza | Grenoble, 1535eko otsailaren 18a (48 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Koloniako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | astrologoa, legelaria, astronomoa, idazlea, filosofoa, medikua, teologoa, alkimista, abokatua, Mertzenarioa eta okultista |
Mugimendua | German Renaissance (en) |
Izengoitia(k) | Agrolla |
Henrriccus Cornelius Agrippa, Heinrich Cornelius Agrippa von Nettesheim edo Henriccus Cornelius Agrippa (Kolonia, 1486ko irailaren 14a-Grenoble, 1535eko otsailaren 18) idazle, filosofo, okultismoan aditu, alkimista, kabalista, mediku eta nekromante alemaniarra izan zen.
Karlos I Espainiakoaren idazkari izan zen, Luisa Savoiakoaren medikua, teologo eta militarra Espainia eta Italian. Irakaslea izan zen Dole eta Paviako unibertsitateetan, baita hizlari eta babesle publikoa Metzen ere (sorgin izatea leporatu zioten emakume bat defendatzeagatik salatu zuten arte). Alemaniatik deserriratu zuten 1535ean (Koloniako inkisidorearekin borrokatu ostean) eta Frantzian espetxeratu (Ama Erregin Maria Luisa Savoiakoataz gaizkiesaka ibiltzegatik)[1]
Pizkunde garaiko irudirik garrantzitsuenetakotzat hartzen da Leonardo da Vinci, Pico della Mirandola edo Girolamo Cardano bezala.
Feminismoaren historian ere aipatua izaten da bere De nobilitate et praeccellentia faemini sexus (Sexu femeninoaren noblezia eta aurre-ezin hobetasuna) lanagatik, 1509an idatzia eta 1529an argitaratua. Emakumeen nagusitasun moral eta teologikoaz hitz egiten duena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere benetako abizena Cornelis da eta honi, Agrippa gehitu zion, antzinako Koloniaren izenetik aterata (Kolonia Agrippina) bere jaioterria, eta ab Nettesheim gehitu zion, horrela bere bataioko izena latinez Henricus Cornelius agrippa ab Nettesheim zelarik. Frantsezez Cornille Agrippa, Corneille Agrippa edo c. Agrippe[2] bezala ere ezagutzen da.
Bere bizitza bere gutunen[3], testigantzen eta Charles Nauertek idatzitako biografiaren bidez ezagutzen dugu.
Kolonian jaio zen 1486ko irailaren 14an. Letretako ikasketak egin zituen (1502), baita medikuntza, zuzenbidea eta teologia, gainera “Letretako doktorea eta Cologne-sur-le-Rhin eko doktorea medikuntzan” da. 1508an Fernando II.a Aragoikoaren agindupean Espainiako espedizio militar batean parte hartu zuen, hau lehergailuz hornituz. Borgoinako Margaritaren omenez De la nobleza y preexcelencia del sexo femenino (1509an idatzia baina 1529an argitaratua[4]) tratatua idatzi zuen latinez. Avignonen eta Parisen alkimia erabiltzen duten lagunen elkarte bat sortu zuen, bertan zeuden besteak beste, Charles de Bovelles eta Jacques Lefèvre d'Étaples. 1509an Dolen Johannes Reuchilen[5] kabala kristauaren irakasle zelarik, heresiagatik salatu zuten. Ingalaterran John Colet bezalako jakintsu humanistekin ibili zen.
Alemanian zelarik Johannes Trithemius abade esoterista bisitatu zuen, eta honi bere lan nagusi bilakatuko zen De la philosophie occulte (1510)- ren lehen bertsioa erakutsi zion, honek oraindik ez zuen Reuchilen kabalaren eraginik[6]. Maximiliano I.a Habsburgokoaren zerbitzura lanean hasi zen militar bezala (1511), hemen urre kargamentuei eskolta eman zien eta Venezia eraso zuen. Oso esoterikoa zen Corpus Hermeticumaren Poimandrès-aren inguruko hitzaldiak eman zituen Pavian. 1518an Metzeko udal aholkularia eta abokatua izan zen eta notario baten semearekin aliatu zen, Claudius Cantiucula humanista, garai artan Basilean ikasten ari zena. Horregatik Luteroren eztabaidaren inguruan infomazioa pasatzen zion eta Erasmo Roterdamgoaren Compendiuma eta Martin Luteroren tesiak [7] bidali zizkion. Emakume bat defendatu zuen sorginkeria akusaziotik, zahartasun argudioa erabiliz, honen ondorioz ihes egin behar izan zuen. Suitzan, Geneva (1521), Berna, Friburgo (1523) mediku lanetan aritu zen (1522) eta egutegi astrologikoak argitaratu zituen (1523).
1524an Lyonera joan zen mediku gisa lanera. Hemen zegoela, Margarita Nafarroakoak, Frantzisko I.aren arrebak bere zerbitzuak eskatu zituen. Denbora gutxira Luisa Savoiakoaren, Frantzisko I.aren ama, mediku pertsonal (eta ondorioz astrologo) izendatu zuten. Azkenean bere lanpostutik bota zuten, Fantzisko I.aren horoskopoa egiteari uko egin ziolako, berak praktika superstiziosotzat zuelako. 1526an De l’incertitude et vanité des sciences izeneko lana argitaratu zuen. Bere eszeptizismoaren ondorioz Lovaina eta Sorbonako teologia fakultateeren gaitzespena jaso zuen (1531). Avernsera joan zen pestearen aurka lan egitera (1528). Gerora Herbehereetara joan zen eta bertan Austriako Margaritaren zerbitzura, artxibozain-historialari bilakatu zen. Hiru aldiz ezkondu zen. Luteranismora gero eta gehiago hurbiltzen ari zen. Herman von Wied Koloniako artzapezpiku eta printzeak denbora batez babestu zuen. Frantziara itzultzean kartzelatu egin zuten, Luisa Savoiakoaren aurka idatzi izanagatik. Askatasuna lortu eta gutxira hil zen, Grenobleko ospitalean, 1535eko otsailaren 18an.
Zortzi hizkuntza zekizkien (alemanera, frantsesa, italiera, espainiera, ingelesa, latina, greziera eta hebreera) eta gutxienez, astrologia, magia, letra klasikoak, medikuntza, zuzenbidea, teologia, filosofia, gerraren zientzia, lehergailuen zientzia, kabala kristaua, exegesia, diplomazia, kriptografia, espioitza eta irakaskuntza ezagutzen zituen, horregatik, berpizkundeko jeniotzat hartzen da, Leonardo da Vinci, Pico della Mirandola, Gerolamo Cardano etb. bezala.
Pentsamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere obra garrantzitsuena den De occulta philosophia libri tresan(1533an Kolonian osorik inprimatua) erdi aroko magia, astrologia, alkimia, medikuntza eta filosofia naturalaren inguruko ezagutza guztiak bildu zituen eta hauek teorikoki babestu. Izen oneko jakintsua zen eta hainbat noble eta errege-etxe agintarien babesa izan zuen, bestalde bere garaiko filosofo eta handikien laguna ere izan zen. Epe batez Maximiliano I.a eta Karlos I.a Espainiakoa enperadoreentzat lan egin zuen historialari gisa eta Karlos I.a Espainiakoaren etsai zen aita santu Klemente VII.arena ere.
Bere garaiko europar unibertsitate garrantzitsuenetan ibili zen ikasle eta hebreera eta filosofiako irakasle gisa. Garaiko erreferente bihurtu zen korronte animistan, ezagutza enpirikoa mespretxatuz eta mundua espiritu unibertsal batek gidatzen duen osotasun organiko gisa azaltzen duen teoria defendatuz. Beranduago bere teoria guztiak baztertu zituen eta jakintza ororen handikeria azpimarratu zuen, eta Bibliaren balioa aldarrikatuz.
Zientzia ezkutuen inguruko bere ideia eta ikerketek betiereko exodo batean bizitzera derrigortu zuten, hainbat herrialdetako jazarpenari ihesi. Bere Alemania, Frantzia eta Italiako ibilbidean, teologo, fisikari, abokatu eta soldadu bezala jardun zuen.
Bere munduaren ikuskeran, berpizkundeko neoplatonismoa eta Kabala (garai hartan juduenak ez ziren jakintza eremuei ematen zitzaien izena[erreferentzia behar]) uztartzen zituen. Egia esan, kabala praktiko bat soilik da, folklorea eta nazioarteko magia biltzen dituena. Agrippa von Nettesheimen garrantzia erdi aroko demonologia judua eta kristauaren arteko metaketa ezin hobe bat egin izana da. Laburbilduz, bere doktrinak hau dio: Jainkoak mundua gobernatzen du, nahiz eta bere borondatearen betearazpena bere mendekoetan uzten duen, non demonioak ere badauden. Mundua hierarkikoki osatua dago eta guztia dago animatua. Gizonaren, animalien, landareen eta mineralen arimak ere arimaren parte dira.
Zeruetako eta astroetako bakoitzak beraien arima dute, beraien gainetik plano nagusiago batean maisu batzuk daude inteligentzia gorenaren papera betetzen, aldi berean mendeko morroiek laguntzaile papera betetzen dute, bere munduaren ikuskeran, astrologia eta magia errituala biziki garrantzitsuak dira. Era honetan gauza guztiak beraien artean harremanduta daude eta beraien artean erakarpen eta aldentze efektuak dituzte. Gizakia mikrokosmos bezala unibertsoaren eta Jainkoaren irudia da, bi hauek batera makrokosmosa osatzen dutelarik. Bere De Occulta Philosophia hiru liburutan banatua dago: Magia Naturala (Fisika), Magia Zerutarra (Matematika) eta Magia Zeremoniala (Teologia). Bere pentsaeran Marsilio Ficinok izan zuen eragina nabarmena da.
Batzuen ustez, zientzia modernoaren historiak paper garrantzitsu bat atxikitzen die Agrippa von Nettesheimen doktrina esoteriko eta okultistei XVII. mendeko iraultza zientifikoaren sorreran. Naturaren ezkutuko indarren bilaketa honek, garaiko doktrina kristauaren ideiekin bat ez zetorrena eta soilik elkarte sekretu batzuetan aurrera eraman zitekeena, beraien ideologia bereko pertsonekin, zientzia modernoaren hasiera puntua irudikatzen du. Erdi aroko pentsamendu formalista eta ohikoaren gainditzea magiaren adierazpen zaharretan oinarritu zen, antzinarotik jasotakoak. Gerora, pentsaera forma berri honek edo arrazionaltasun alternatiboak bere dinamika propioa garatu zuten eta elementu magikoez askatu ziren.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere obrek, garairako erudizio eta eztabaida handia erakusten digute, honen ondorioz Bruselan kartzelaratu zuten. Jarraian obrarik garrantzitsuenak zerrendatzen dira:
- De occulta philosophia libri tres (Filosofia Ezkutuaren Hiru Liburuak). Hiru liburuen inprimatze osoa Kolonian egin zen 1533an. Magia eta okultismoaren inguruko tratatu bat da, Inkizizioaren Index Librorum Prohibitorumean gehitu zutena.
- De nobilitate et praeccellentia faemini sexus (Sexu femeninoaren noblezia eta aurre-ezinhobetasuna) 1529, emakumeen gailentasun teologiko eta moralaz ari da liburuan[8]. Agrippak gogorarazten du Eva Paradisuan jaio zela eta garrantzitsua izan zela genesian (Aristotelesek ezeztatzen duen zerbait). Biblian ageri diren emakumeak goresten ditu: “Maria gizonik onena baino hobea da”
- De incertitudine et vanitate de scientiarum et Artium. (Zientzien eta arteen ziurgabetasuna eta harropuzkeria) 1527an Kolonian inprimatua, garaiko zientziaren egoera oso pobrearen inguruko satira bat da.
- La Commentaria in artem brevem Raimundi Lulli, 1533.
- Numerologia oculta. Gehienbat Pitagorasen eta kabala hebrearrean oinarritua, antzinaroko ezkutuko jakintzen inguruko sintesi bat egiten du, zifreei dagokienez.
Edizio modernoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- De occulta philosophia libri tres. Ed. Vittoria Perrone Compagni. Leiden and Boston: Brill, 1992: ISBN 90-04-09421-0
- Three Books Of Occult Philosophi. Itz. James Freaje, ed. Donald Tyson. st. Paul, MN: Llewellyn, 1993: ISBN 0-87542-832-0
- Three Books Of Occult Philosophy book One: A Modern Translation, Itz. Eric Purdue. IA City, IA: Renaissance Astrology Press, 2012: ISBN 1-10589-879-2
- Declamation on the Nobiliy and Preeminence of the Female Sex. Itz. Albert Rabil, Jr. Chicago: University of Chicago Press, 1996: ISBN: 0-226-01059-7
- Of the vanitie and Uncertaintie of Arts and Sciences. Ed. Catherine M. Dunn. Northridge, CA: CAlifornia State University FOundation, 1974 ASIN: B0006CM0SW
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Heinrich Cornelius Agrippa von Nettesheim | Renaissance scholar» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- ↑ K. F. Gobariau, avertissement à Henri Corneille-Agrippa, La philosophie occulte ou la Magie, 1910, t. 1. Voir Luc Maillet-Guy, "Henri Corneil Agrippa, sa famille et ses relations", Bulletin de la Société d'archéologie et de statistique de la Drôme, LX, 1926, p. 120–144, 201-225.
- ↑ Agrippa, Epistularum liber, in Opera (Lyon, vers 1620), Hildesheim, Georg Olms, 1970, 2 t., t. 2 p. 593-1073
- ↑ (Frantsesez) Zancarini, Jean-Claude. (2003-07-01). «Moderata Fonte, Le Mérite des femmes. édition de Frédérique Verrier, Paris, Éditions Rue d’Ulm, 2002, 267 p., 18 €» Laboratoire italien. Politique et société (4): 197–198. ISSN 1627-9204. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- ↑ Henri-Corneille Agrippa, Expostulatio super expositione sua in librum 'De verbo mirifico', in Opera, Cassel, après 1605, Plantilla:T., p. 508–512
- ↑ Pierre Béhar, Les langues occultes de la Renaissance, Paris, Desjonquières, 1996, p. 30-34, 258
- ↑ Henri Naef, Les Origines de la Réforme à Genève, Librairie Droz, 1968 (p.313)
- ↑ (Ingelesez) Nettesheim, Heinrich Cornelius Agrippa von. (1532). Declamatio de nobilitate et praecellentia foeminei sexus. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henriccus Cornelius Agrippa |