Hellen Obiri
Hellen Obiri | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2017) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Kisii (en) , 1989ko abenduaren 13a (34 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Kenya | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | distantzia erdiko korrikalaria eta atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hellen Onsando Obiri (Kisii, Kenya, 1989ko abenduaren 13a) Kenyako atleta da, 1.500 eta 5.000 metroko lasterketetan espezializatua. Munduko eta Afrikako hainbat txapelketa irabazi ditu eta 2016ko Olinpiar Jokoetan eta 2020ko Olinpiar Jokoetan zilarrezko dominak eskuratu zituen[1]. hainbat txapelketa irabazi ditu eta 2016ko Olinpiar Jokoetan eta 2024ko Olinpiar Jokoetan maratoian hartu zuen parte eta brontzezko domina lortu zuen.
New Afrikan aldizkariak Afrikar eragin handikoenen Top 100 zerrendan sartu zuen 2017. urtean[2].
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012an Londresko Olinpioar Jokoetan hartu zuen parte baina ez zen finalerako sailkatu. Urte berean munduko txapelduna izan zen 3.000 metrotako lasterketan (pista estalian). 2014. urtean Nassaun jokaturiko Munduko errelebo txapelketatan 4x1.500 metrotan txapeldun izan ziren kenyarrak, munduko errekorra ezarriz gainera, 16:33.58. Obiri izan zen azken erreleboa osatu zuena[3].
2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan 5.000 metrotako proban hartu zuen parte eta bigarren egin zuen. Garaipen nabarmenena 2017an lortu zuen Londresen, 1.500 metrotako munduko txapelduna izan baitzen. 2018an Commonwelath Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen 5.000 metrotako lasterketan eta Tokioko Olinpiar Jokoetan berriz ere bigarren egin zuen[4].
2023an Bostongo maratoia irabazi zuen, lehenengo maratoi handia[5], eta azaroan New Yorkekoa[6]. 2024an berriz izan zen garaile Bostongo maratoian eta Parisko Olinpiar Jokoetako maratoian brontzezko domina eskuratu zuen.
Nazioarteko palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joko Olinpikoak | ||||
---|---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2012 | Londres ( Erresuma Batua) | 12.a | 1.500 metro | 4:16.57 |
2016 | Rio de Janeiro ( Brasil) | 5.000 metro | 14:29.77 | |
2020 | Tokio ( Japonia) | 5.000 metro | 14:38.36 | |
2024 | Paris ( Frantzia) | maratoia | 2:23:10 | |
Munduko txapelketak | ||||
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2011 | Daegu ( Hego Korea) | 11.a | 1.500 metro | 4:20.23 |
2012 | Istanbul ( Turkia) | 3.000 m (pista estalian) | 8:37.16 | |
2013 | Mosku ( Errusia) | 1.500 metro | 4:03.86 | |
2014 | Sopot ( Polonia) | 3.000 m (pista estalian) | 8:57.72 | |
2014 | Nassau ( Bahamak) | 4 × 1500 m erreleboak | 16:33.58 | |
2017 | Londres ( Erresuma Batua) | 1.500 metro | 14:34.86 | |
2018 | Birmingham ( Erresuma Batua) | 4.a | 3.000 m (pista estalian) | 8:49.66 |
2019 | Doha ( Qatar) | 5.000 metro | 3:54.22 | |
2022 | Eugene ( AEB) | 10.000 metro | 30:10.02 | |
Afrikako txapelketak | ||||
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2010 | Marrakex ( Maroko) | 1.500 metro | 4:09.53 | |
2018 | Asaba ( Nigeria) | 5.000 metro | 15:47.18 | |
Commonwealth Jokoak | ||||
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2014 | Glasgow ( Eskozia) | 6.a | 1.500 metro | 4:10.84 |
2018 | Gold Coast ( Australia) | 5.000 metro | 15:13.11 |
Maratoiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bostongo maratoia (2): 2023, 2024
- New Yorkeko maratoia (1): 2023
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hellen Obirik birritan irabazi du Juan Muguerza Nazioarteko Krosa (Elgoibar), 2019an[7] eta 2020an[8].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Athletics OBIRI Hellen - Tokyo 2020 Olympics» .. (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) «100 Most Influential Africans: Ten Kenyans Including CJ David Maraga Listed» Answers Africa 2017-12-07 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ «Kenya and Jamaica claim world records on opening day of IAAF World Relays» www.insidethegames.biz 1400966160 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ (Ingelesez) Japan, Bismarck Mutahi in Tokyo. «Silver lining for Obiri once again as Hassan breaks Kenyans hearts» The Standard (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Hellen Obiri gana su primer Maratón de Boston y confirma el dominio keniano» Eurosport 2023-04-17 (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
- ↑ (Ingelesez) Cacciola, Scott. (2023-11-05). «Highlights From the 2023 New York City Marathon» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
- ↑ «barren.eus - Hellen Obiri eta Rhonex Kipruto nagusitasunez gailendu dira 76. Mugertza Krosean» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Exhibición de Worku y Obiri en Elgoibar» Mundo Deportivo 2020-01-12 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from ekaina 2022
- 1989ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Kenyako atletak
- 2012ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Olinpiar Jokoetako zilarrezko dominadunak atletismoan
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- Olinpiar Jokoetako brontzezko dominadunak atletismoan