[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Heidi

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Heidi
Jatorria
Egilea(k)Johanna Spyri
Argitaratze-data1880
IzenburuaHeid
Jatorrizko herrialdeaSuitza
Ekoizpen lekuaSuitza
Ezaugarriak
Genero artistikoachildren's novel (en) Itzuli
Hizkuntzaalemana eta Swiss German (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSuitza, Alemania eta Alpeak
Argumentu nagusiazurtza
Artikulu hau Johanna Spyriren Heidiri buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Heidi (argipena)».

Heidi edo Heidiren urteak hara-hona ikasiz (jatorriz "Heidis Lehr- und Wanderjahre") alemanez idatzitako eleberri ezaguna eta bertan agertzen den pertsonaia nagusiaren izena da. Johanna Spyri suitzarrak argitara eman zuen 1880an. Istorioaren zati handiena Alpeetan kokatuta dago, Grisonia Kantoian, egileak ondo ezaguten zuen inguruan.

Hainbat egokitzapen egin dituzte telebista, zinema eta antzerkian; 1974an Isao Takahata japoniarrak egindako marrazki bizidunetako bertsioa ezagunena da.

Heidi aitonarekin.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Adelaida (Heidi izenaz ezagunagoa) neskato umezurtza da eta Dete izebarekin Maienfeld herrian bizi da. Izebak Frankfurtera lanera joan behar duenean, Heidi mendian bizi den aitonaren etxera eraman du, aitonak haren ardura har dezan. Hark agure erretxinaren ospea badu ere, azkenean bien artean harreman bikaina garatu dute. Aitonaz gain, paraje eder horietan beste lagun batzuk ezagutu ditu: Lanbro txakurra, Pello ahuntzaina, Elurtxo antxumea, Pitxin txoria...

Urte batzuk geroago, Dete itzuli da Heidi berarekin Frankfurtera bizitzera eramateko. Han Sessemann gizon aberatsaren etxean bizi da eta Klara, neska elbarritua, bera baino nagusiagoa, ezagutu. Harekin adiskidetasun harreman sendoa egin du, bien tutore eta irakasle Rottenmeier andere zorrotzaren begiradapean.

Azkenean, Heidi aitonarekin itzuli da, Klarak bisita egin die eta elbarritasuna sendatu zaio.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]