Hamabi amodio kanta. Charles Bordes
Hamabi amodio kanta. Charles Bordes | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Hamabi amodio kanta. Charles Bordes Antton Valverde abeslariak 2007an plazaratu zuen diskoaren izenburua da. Lan hau Charles Bordes musikagilea egin zuen lanean oinarritu zen.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Charles Bordes frantses konpositoreak XIX. mendearen amaieran bildu eta landu zituen Iparraldeko hamabi amodiozko kantu herrikoi. Hauek lan batean bildu zituen: Hamabi amodio kanta - Douze Chansons Amoureuses Du Pays Basque Français. Obra hori gaur egun Parisko liburutegi nazionalean gordetzen dira. Lan monografiko hau, doinuan zein gaian ere, gure herriko izaeraren isla izanik, bere horretan jaso nahi izan zuen Valverdek, erakargarria ez ezik, geure oroimenaren dokumentaziorako ere baliogarria izango zen segurantzan.
Abestiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abesti guztiak, letrak zein musikak, herrikoiak dira:
- "Argizagi ederra"
- "Maitiak bilhoa holli"
- "Ala baita dolu egingarri"
- "Chori khantazale eijerra"
- "Adios ene maitia, adio sekülako!"
- "Choriñoak kaiolan"
- "Chorietan bürüzagi erresiñoula khantari"
- "Salbatore gora da"
- "Nik badut maiteño bat"
- "Chori erresiñoula, hots emak enekin"
- "Kalla kantuz ogi petik"
- "Plañü niz bihotzetik"
Parte hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antton Valverde, ahotsa
- Et Incarnatus, hari orkestra
- Luis Fernandez, biolontxeloa
- Xabier Zeberio, nyckelharpa
- Josu Salbide, flauta
- Mixel Etxekopar, xirula, ttun-ttuna
- Angel Unzu, gitarra, buzuki, mandolina
- Karlos Gimenez, pianoa
- Azala: Javier Valverde