[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Hawker Hurricane

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hawker Hurricane hegazkina.

Hawker Hurricane, 1930eko hamarkadaren bigarren erdialdea eta 1940ko hamarkadaren lehen erdiko britainiar ehiza-hegazkin bat izan da. Hawker Siddeley hegazkinlaritza enpresak eraiki eta RAFek Bigarren Mundu Gerran erabili zuen. Lehen britainiar ehiza-hegazkin monoplanoa izan zen, bai eta zerbitzuan sartzen lehenbizikoa ere, handik urte batera Supermarine Spitfire ehiza-hegazkinak jarraituz. 1930eko hamarkadan Sydney Camm britainiar ingeniari airenautikoak diseinatu zuen.

Bigarren Mundu Gerran Britainiar Errege Aire Armadak parte hartutako gerraleku ia guztietan zerbitzatu zuen, Ingalaterrako guduan bereziki ospea begereganatuz, ordurarte garaitezina zirudien Luftwaffe alemaniar aire armadako hegazkinei bikain aurre egin baitzien, beren aire nagusitasuna apurtu eta geldiezina zirudien alemaniarren inbasioa etenez. Bigarren Mundu Gerraren amaierako denera 14.231 hegazkin ekoiztu ziren.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]