[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Hondarribiko Aste Santua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hondarribiko Aste Santua
Soldadu erromatarren erorikoa, festako une ezagunenetariko bat.

Hondarribiko Aste Santua Gipuzkoako ipar-ekialdeko Hondarribiko herrian Aste Santuan ospatzen den erlijio festa da. Erritua 1602. urtetik dago dokumentatuta; lehenagotik dator, beraz. XX. mendean ospe handia hartu zuen, eta, gaur egun, ibilbide osoan ikusle ugari biltzen ditu. Ostegun Santuan Jesus gurutzetik eraistea irudikatzen dute, eta Ehorz­keta Santuaren prozesioa harresiz inguratutako hirigunean egiten dute.[1]

Horrela deskribatzen dira eginkizunak Udalaren webgunean: "Ostiral Santuan, arratsaldeko 5etan, Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria elizan ekintza liturgikoak egiten dira, tartean presbiterioan egiten den Eraistearen [[auto sakramentala]ren antzezpena. Antzezpena Udaletxeko arkupeetatik abiatzen da: 19 soldadu, antzinako martxa solemne eta erritmiko batez, Kale Nagusiaren puntan dagoen Elizara joaten dira, horrela eginkizunari hasiera emanez. Soldaduek kaskoarekin, sare-begizko gonarekin, gerrikoarekin eta polainekin jantzita egiten dute bidea. Bi nagusik, ezpatarekin ezkutuari kolpeak emanez, pausoa markatzen dute; gainontzekoek lantzarekin lurra kolpatzen duten. Behin elizan, biak aldarearen ondoan kokatzen dira. Bertan Kristoren Eraistea gurutzetik antzezten da. Kristo giltzatuaren eta gurutzearen irudiak frai Jeronimo Estellak oparitu zion hiriari, 1777an. Ondoren, erabateko isilunean murgilduta, arantzazko buruntza, gurutzeko inskripzioa eta iltzeak kentzen zaizkion eta gorpua, errezel batekin estalita dagoen kristalezko zerraldoan sartzen dute".[2]

Arratsaldeko 6ak inguruan bijilia amaitu ondoren, elizatik bertatik abiatuta, isilik eta poliki-poliki, XIV. eta XVII. mende bitarteko irudiak dituzten zazpi pauso ateratzen dira, Alde Zaharreko kaleak zeharkatzeko. Isiltasunaren Prozesioa izenarekin ezagutzen da.

Ibilbidea Elizan bukatzen da berriz ere eta bertan Kristoren Ehorzketa egiten da. Ondoren, “Zutik gurutze ondoan” abestiarekin amaiera ematen zaie Ostiral Santuko zeremoniei.

Parte-hartzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prozesioaren pausoak 42 pertsonen esku daude. Guztian parte hartzen duten 227 pertsonen artean; herriko arrantzaleek eta baserritarrek 12 apostoluen paperak egiten dituzte. Horiei hainbat penitentzia-kofrade eta Jaungoiko Guardatzaileak gehitu behar zaizkio, 19 erromatar zenturioiak antzezten dituztenak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hondarribiko Aste Santua
Aste Santua Euskal Herrian Txinako Herri Errepublikaren bandera
Araba: Añana | Gasteiz | Guardia | Lagrán | Mañueta | Moreda Araba
Bizkaia:: Arkotxa | Balmaseda | Berango | Bermeo | Bilbo | Durango
Gipuzkoa:: Azkoitia | Ernio | Hondarribia | Mutriku | Segura | Pasai Donibane | Urgull mendia
Nafarroa:: Andosilla | Cabanillas | Corella | Iruñea | Luzaide | Tutera