Kyu
Kyu (japonieraz: 級 Kyū , kjuː ahoskatua) japoniar hitz bat da, arte martzialetan zein Japoniako beste edozein praktika tradizionaletan erabiltzen dena. Ikebanan, go jokoan edo tearen zeremonian, adibidez, hasi berri baten garapen maila ezberdinak adierazteko, dan maila lortu aurretik.
Dan mailetan ez bezala, sistema hau erabiltzen den aktibitate guztietan parekagarria dena, kyu mailak, oso aldagarriak dira aktibitate batetik bestera.
Kyu mailak, goitik behera ematen dira, lehenengo kyura heldu arte (shokyu), lehenengo dan mailara heldu aurretik dagoen azken maila, baina, maila kopurua, oso ezberdina da. Honela, go jokalariek 30 kyu maila pasa behar dituzten bitartean, arte martzialen praktikatzaileek, ohi, sei baino ez dituzte pasa behar.
Ia kasu guztietan, kyu maila batetik hurrengora igarotzea, irakaslearen erabakiaren araberakoa da, beste goragoko entitateak tartean sartu gabe, dan mailekin gertatzen den lez.
Budo tradizionalenek, kyu eta dan mailez gain, arduren hierarkizazio bat ere badute: Oku iri, moguroku, gogmoguroku... menkyo kaiden edo Maisu Handia izeneko mailara heldu arte. Baita irakaskuntzarena ere: hanchi, shihan, kyoshi, renshi etab... Edonola ere, guztiak kyu mailatik hasten dira.
Aikidoan, maisu batzuk, hakamaren lorpena, kyu zehatz batekin lotzen dute, orohar, 3., 2. eta 1go kyuarekin. Hala ere, ez dago idatziriko araurik horretarako, eta, beraz, hakama nori eman, maisuak bakarrik erabakitzen du.
Kyū Shodokan Aikidoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shodokan Aikidoan, Kyu sistema ezberdina da, estetika aldetik, Aikikai Aikidoarekin alderatuz gero, ez baitago hakamarik erabiltzeko ohiturarik baizik eta ohiko dogi bat kolorezko gerrikoekin.
Hasi berriek, gerriko zuria eramaten dute, maila sistemarekin hasteko hainako maila hartzen duten arte, eta, honela, zortzigarren kyuan hasiz.
Mailak, beheren dagoenetik goren dagoeneraino, honako hauek dira:
- Hachikyū: Zortzigarren Kyu. Daraman gerrikoa zuria da
- Nanakyū: Zazpigarren Kyu. Daraman gerrikoa gorria da
- Rokkyū: Seigarren Kyu. Daraman gerrikoa gorria da
- Gokyū: Bosgarren Kyu. Daraman gerrikoa horia da
- Yonkyū: Laugarren Kyu. Daraman gerrikoa laranja da
- Sankyū: Hirugarren Kyu. Daraman gerrikoa berdea da
- Nikyū: Bigarren Kyu. Daraman gerrikoa urdina da
- Ikkyū: Lehen Kyu. Daraman gerrikoa marroia da.