Klaus Fuchs
Emil Julius Klaus Fuchs (Rüsselsheim, 1911ko abenduaren 29a - Ekialdeko Berlin, 1988ko urtarrilaren 28a) alemaniar fisikaria izan zen. Nazien esetsaldian Ingalaterrara ihes egin zuen, eta Glasgowko Unibertsitatean irakasle izan zen. Han hasi zituen energia atomikoari buruzko ikerketak. Bigarren Mundu Gerraren garaian Estatu Batuetan egon zen bonba atomikoa egiteko ikerketetan laguntzen. 1942. urtearen amaieran, Sobietar Batasuneko espioitza sarea batek kontaktatu zuen, eta Ingalaterran kokatutako Ursula Kuczynski agente aleman komunistaren bidez, sekretu nuklearrak pasatu zizkien sobietarrei, funtsezkoak izan zirenak sobietarren arma nuklearren garapenean.
Ingalaterrara itzuli zenean Harwelleko laborategian Fisika Teorikoko irakasle izendatu zuten. 1950ean bonba atomikoari buruzko ezkutuko datuak Sobietar Batasunari eman izanaz epaitu zuten, eta hamalau urteko kartzela-zigorra eman zioten. Kartzelatik irten zenean Berlin ekialdean bizi izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.