Kevin Bacon
Kevin Bacon | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kevin Norwood Bacon |
Jaiotza | Filadelfia, 1958ko uztailaren 8a (66 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Edmund Bacon |
Ama | Ruth Hilda Holmes |
Ezkontidea(k) | Kyra Sedgwick (1988 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Pennsylvania Governor's School for the Arts (en) Julia R. Masterman School (en) Circle in the Square Theatre School (en) Albright College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, musikaria, ahots-aktorea, karaktere aktorea, telebista-aktorea, zinema ekoizlea, errealizadorea, ekoizlea, antzerki aktorea eta film-zuzendaria |
Jasotako sariak | |
Kidetza | The Bacon Brothers (en) |
Genero artistikoa | folk rock |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
baconbros.com | |
|
Kevin Norwood Bacon[1] (1958ko uztailaren 8a) zinema eta antzerkiko estatubatuar aktorea da, bere antzezlan nabarmenenak Animal House, Footloose, Quicksilver, Tremors, Flatliners, JFK, A Few Good Men, The River Wild, Apollo 13, Sleepers, Wild Things, Trapped, Mystic River, The Woodsman, Friday the 13th, Hollow Man eta Tremors filmeetan burutu ditu.
Baconek Urrezko Globo Sari bat eta Aktoreen Sindikatuaren Sari bi irabazi ditu, Emmy Sari[2] baterako izendatuta egon zen, eta The Guardian-ek Oscar Sarirako[3] izendapenik jaso ez duen aktore onenen artean izendatu zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bacon, sei seme-alabetatik azkena, familia estu batean jaio eta hazi zen, Filadelfian, Pennsylvanian. Bere ama, Ruth Hilda (ezkongabea, Holees; 1916-1991), lehen hezkuntzako eskola batean irakasten zuen eta aktibista liberal bat zen, eta bere aita, Edmund Norwood Bacon (1910eko maiatzaren 2a - 2005eko urriaren 14a), oso arkitekto errespetatua izan zen eta Filadelfiano ospetsua, urte askoan Filadelfia Hiriko Plangintza Batzordeko Zuzendari Exekutiboa izandakoa. Bere anaietako bat Michael Bacon musikaria da. 16 urterekin, 1974an, Baconek diruz lagundutako beka bat irabazi zuen eta Pennsylvaniako Arte Gobernadoreen Eskolan parte hartu zuen, Bucknell Unibertsitatean.
Karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1978an, John Landisen Animal House (1978) filmean egin zuen debuta zineman, eta laster lortu zituen rol txikiak Viernes 13 (1980) eta Hero at Large (1980) izenburuekin. Geroago, Diner filmean parte hartu zuen (1982), Barry Levinsonen drama bat, Mickey Rourke, Daniel Stern eta Steve Guttenberg protagonista zituena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «NEHGS - Articles» web.archive.org 2009-01-13 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
- ↑ «Kevin Bacon» IMDb (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
- ↑ (Ingelesez) Singer, Leigh. (2009-02-19). «Oscars: the best actors never to have been nominated» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Bacon anaien webgune ofiziala