Ketura
Itxura
Ketura | |
---|---|
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Abraham |
Seme-alabak |
Ketura (hebreeraz: קְטוּרָה, Qəṭūrā) Biblian ageri den pertsonaia da, Hasiera liburuko pertsonaietako bat, Abraham patriarkaren emazteetako bat[1] edo ohaidea[2]. Hasiera liburuaren arabera, Abraham Keturarekin ezkondu zen Sara hil ondoren[1]. Sei seme izan zituzten: Zimran, Jokxan, Medan, Madian, Jixbak eta Xuah[2].
Tradizio juduaren arabera, Noeren Jafet semearen ondorengoa zen[3].
Richard Elliott Friedman hebrear Bibliaren iruzkintzaile modernoak Keturari «Torako pertsona esanguratsurik baztertuena» izendatu zion[4].
Rashi errabinoaren ustez, Ketura eta Agar pertsona bera zen, nahiz eta ideia hori Bibliako testuan aurkitu ezin den[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Has 25:1
- ↑ a b 1 Kro 1:32
- ↑ (Ingelesez) «Keturah» Encyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).
- ↑ a b (Ingelesez) Friedman, Richard Elliott. (2001). Commentary on the Torah. New York: HarperCollins, 85 or. ISBN 0-06-062561-9..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |