[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kasta

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kasta gizarte batean klase berezi bat osatzen duten pertsonen taldea da, gainerako klaseen gainetik dagoelako edo, alderantziz, beste klaseak baino maila apalagoa duelako, beste klaseekin nahasten ez dena. Kasten sistemak desagertu edo ahuldu egin dira hainbat herrialdetan, baina badira irauten dutenak ere, hala nola Indiakoa, nahiz eta sistema hori apurtzeko joerak gero eta indar handiagoa duen.

Goi mailako kastaren haurrak Bombayn.

Indiako kastak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indiako azpikontinentea inbaditu zuten arioek, K.a. 1500 aldera, indigenak kontrolatzeko eta euretatik bereizteko kasta sistema ezarri zuten. Hasieran hiri kasta bereizten ziren. Gaur egun 2000-3000 kasta inguru bereizten dira Indiako gizartean. "Kasta" hitza portugesetik dator eta "joera, kuma edo arraza" esan nahi du.

Lau kasta handi daude Indian, maila gorenetik apalenera sailkatuak:

  • apaizen kasta (brahman)
  • gudarien kasta (shatriya)
  • merkatarien eta nekazarien kasta (vasiya)
  • langileena (sudra).
  • Pariak edo ukiezinak azken mailan daude, goiko kasten sistematik at.

Kastak munduan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dena dela, munduan zehar, herrialde askotan zabaldu dira horrelako ierarkiak. Hauek izan daitezke ezagunenak:

Orokorrean desagertzeko prozesuan daude baina oraindik orain fenomeno horren eragina nabarmena izan daiteke.

Japonian kasta-sistema desagertu da ofizialki, baina oraindik jazarpena jasatzen dute beheko kasta diren burakuminek.

Herri baztertuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotan, kasta kontzeptua ez da erabili ierarkia hori definitzeko eta horren ordez talde marginatuak ikus daitezke. Euskal Herriko kasuan agoten eta ijitoen kasuak ditugu. Espainian maragatoak, kaloak, vakeiroak... Frantzian Cagotak... Aipatutako herriei herri madarikatuak bezala ezagutu zaie.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]