[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Karen Wetterhahn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karen Wetterhahn

Bizitza
JaiotzaPlattsburgh1948ko urriaren 16a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLyme (en) Itzuli1997ko ekainaren 8a (48 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: merkurio bidezko pozoidura
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea
St. Lawrence University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakkimikaria
Enplegatzailea(k)Dartmouth College

Karen Wetterhahn (1948ko urriaren 16a - 1997ko ekainaren 8a) kimikako irakasle estatubatuarra izan zen, Dartmouth Collegen (New Hampshire) lan egiten zuena. 48 urte zituela hil zen laborategian dimetilmerkurioarekiko (Hg (CH3) 2) ustekabeko esposizio baten ondorioz,  jantzitako eskularruan bi tanta erori ondoren.[1] Gertakari horren ondoren, konposatu kimikoekin jarraitu beharreko segurtasun-neurriak berrikusteko prozesu bat hasi zen.[2]

Wetterhahn Plattsburghen jaio zen, New Yorken, berak ohorez graduatu zen St. Lawrencen 1970ean eta Kimika Ezorganikoa eta Biokimika Fisikoa doktoretza lortu zuen Columbiako Unibertsitatean, 1975ean. 1976an, Dartmouth Collegen Kimikako lehen emakume irakaslea izan zen, Columbiako Unibertsitateko Minbiziaren Ikerketa Institutuan urtebetez lan egin ondoren. 1990ean, Wetterhahnek Dartmouth College-eko Emakumeak Zientzian (WISP) proiektua sortu zuen, zientziaren azterketan emakumea sartzea sustatu zuena. Horren ondorioz, Dartmouth Collegen graduatutako emakumeen ehunekoa % 13- % 25 bitartekoa izan zen.[3][2] Bestalde, Wetterhahnek hainbat kargu administratibo bete zituen, hala nola 1990ean Maisutzako ikastaroetako Dekanoa, 1990ean Zientzia Fakultateko Dekano Elkartua eta 1995ean Arte eta Zientzien Fakultateko Dekanoa, eta 85 artikulu baino gehiago argitaratu zituen.[2]

1996ko abuztuaren 14an, Wetterhahn merkurioaren ioien eta DNAren proteina konpontzaileen arteko elkarrekintzak ikertzen ari zen, RMN 199Hg-ko espektroskopia-neurrien erreferentzia estandar gisa dimetilmerkurioa erabiliz.[4][2]

Wetterhahnek laborategiko segurtasun-neurri guztiak hartu zituen arren, ezin izan zuen saihestu ezkerreko eskuko eskularruan bi dimetilmerkurio tanta erortzea. Arriskua ez zegoela pentsatuz, gomendatutako neurri guztiak hartzen ari zelako, prozedimentu normala jarraitu zuen: ingurua garbitu babes-arropa erantzi aurretik.[3] Hala ere, dimetilmerkurioa berehala sar daiteke latexezko eskularru mota desberdinetan eta larruazalean 15 segundo baino gutxiagoan sartu.[2] Gertakarien unean, Wetterhahn metal astun oso toxiko bat ikertzen ari zen, kadmioa.[1]

Istripua izan eta hiru hilabetera, gutxi gorabehera, Wetterhahn lehen sintomak esperimentatzen hasi zen, sabeleko ondoeza eta pisu galera esanguratsua.[3] 1997ko urtarrilaren 20an, istripua gertatu eta bost hilabetera, ospitaleratu egin zuten, merkurioak eragindako pozoiduraren sintoma neurologiko ohikoenak berehala agertzen eta larriagotzen hasi zirelako. Sintoma horien artean daude: oreka galtzea, hitz egiteko zailtasuna eta ibiltzeko, ikusteko eta entzuteko zailtasunak.[2] Orduan, urtarrilaren 28an, egiaztatu zuten Wetterhahn merkurioak eragindako intoxikazioa jasaten ari zela, odol-litro bakoitzeko 4.000 mikrogramo merkurio aurkitu baitzituen (odoleko dimetilmerkurioaren kontzentrazioa litroko 1-8 mikrogramo izaten da normalean, 200tik aurrera toxikotasunaz hitz eginez).[4] Emaitzen ondoren, terapia bat egin zioten DMSArekin, eta mesedegarria izan zen Wetterhahnek odolean zuen merkurioa murrizteko; hala ere, haren egoera azkar hondatu zen. Lehen sintoma neurologikoak agertu eta hiru astera, otsailaren 6an, Wetterhahn egoera begetatibo batean erori zen, muturreko asaldura eta negar aldiekin tartekatuz. Azkenik, bizi-euskarria eten ondoren, Wetterhahn 1997ko ekainaren 8an hil zen.[2]

Merkurio bidezko pozoitze horrek agerian utzi zuen substantzia hori tratatzeko erabili ziren protokoloak ez zirela egokiak; horregatik, segurtasun-eskularru batzuk probatu ziren, eta ikusi zen dimetilmerkurioak segundotan zeharkatzen zituela gehienak, espero baino askoz azkarrago. Gaur egun, plastikozko eskularru ijeztuak, malguak eta substantzia arriskutsuekiko erresistenteak erabiltzea gomendatzen da.[4]

Karen Wetterhahnek posible egin zituen dimetilmerkurioa manipulatzeko garaian langile kimikoen portaera-aldaketak; eta istripu horren ondoren  komunitate kimikoak dimetilmerkurioa ordezkatu du tetrametilsilanoarekin.[4]

Istripuaren ondoren egindako aurrerapenari esker, National Institute of Environmental Health Sciences erakundeak Karen Wetterhahn Memorial Award ezarri zuen 1998an, ikasle graduatuentzat eta doktoratu osteko ikertzaileentzat, bere omenez.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) Karen Wetterhahn. 2021-04-07 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  2. a b c d e f g «Karen Wetterhahn - Consecuencia, Accidente, Actividad científica, Biografía | KripKit» kripkit.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).[Betiko hautsitako esteka]
  3. a b c (Thailandieraz) hmong.wiki. «Karen Wetterhahn Carrera profesionalyAccidente y muerte» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  4. a b c d e (Gaztelaniaz) «Karen Wetterhahn y el dimetilmercurio» Mujeres con ciencia 2016-06-08 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]