[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kaporal

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hierarkia militarrean, kaporala[1], behetik goranzko norabidean, lehen mailako soldaduaren gaineko militarra da. Gudaroste batzuetan troparen barneko militartzat dauzkaten arren, beste batzuetan ofizierorde-motako karguen arteko baxuena bezala sailkatzen dira. NATOren mendeko indar armatuetan, OR-3 mailarekiko baliokidea da, unitate militarren mailak araupetzen dituen STANAG 2116 arauaren arabera.

Askok kontrakoa uste izan arren, lanbide hau ez da berria. Erromatar zein godoek jada bazituzten behe- eta goi-mailako kaporalak, aipatutako zibilizazioen gudarosteak zuzentzeaz arduratzen zirenak. Erdi Aroari dagokionez, ez dago kargu hau izatea frogatzen duen datu argirik. Kaporalen aipamenik zaharrenak 1702. urtekoak dira, lagundi bakoitzean hiru kaporal bazituztelako zenbait gudarostek, geroago, izena aldatu eta kaporalburu eta kaporalorde izena jasoko zuten. Aipatutako kargua duten norbanakoen kopurua handitu edo txikitu egiten da, duten ahalmenaren arabera.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
  2. (Gaztelaniaz) J.D.W.M. (1863). Diccionario militar: contiene las voces técnicas, términos, locuciones y modismos antiguos y modernos de los ejércitos de mar y tierra. Imp. D. Luis Palacios (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]