[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kandela estandar

Wikipedia, Entziklopedia askea

Astrofisikari dagokionez, kandela estandar izena objekturen batzuen propietate fisikoei edo euren barnean gertatzen diren prozesuei erreferentzia egiteko erabiltzen den kontzeptu bat da, eta dauden distantzia kalkulatzeko erabiltzen dena.

Lurretik oso gertu (argi-urte gutxi batzuk) dauden objektuentzako izan ezik, non distantzia prozedura geometrikoen bidez neur daitekeen, edozein distantzia kosmikoren estimazioa oinarritzen den informazio iturrik objektu batengandik jasotzen den argia objektu horrek igortzen duen argiarekin (berezko argitasuna) alderatzean datza. Lehenengoa nahiko zehaztasunez neur daitekeen bitartean, bigarrena ezin da neurtu argitasun horrekin lotuta dagoen objektu igorlearen propietate neurgarri baten bidez izan ezik. Kandela estandar garrantzitsuenetako batzuk zenbait izarren aldakortasun periodoa, batez ere Zefeida izar aldakorrena eta RR Lyrae izar aldakorrena, Ia motako supernobak edo igorpenezko espektru lerro zehatz batzuen zabalera (Tully-Fischer erlazioa) daude.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]