Kaieteur ur-jauzia
Kaieteur ur-jauzia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ur-jauzi |
Zabalera | 113 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 5°10′41″N 59°28′56″W / 5.17811°N 59.48228°W |
Honen parte da | Potaro River (en) |
Estatu burujabe | Guyana |
Region of Guyana | Potaro-Siparuni |
Babestutako-eremua | Kaieteur National Park (en) |
Hidrografia | |
Ur-emaria | 663 m³/s |
Kaieteur ur-jauzia (ingelesez: Kaieteur Falls) Guyanan dagoen ur-jauzi bat da, Hego Amerikan dagoen garaienetakoa eta emari handienetakoa duena. Kaieteur Parke Nazionaleko ondasun turistiko nabarmenena da[1].
Esekibar Guyanan dagoenez Venezuelak harentzat aldarrikatzen duen lurraldea da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Potaro ibaiak egiten duen jauzia da. 226 metrotako altuera du eta ondoren ur-jauzi txikiagoak daude, guztira 251 metrotako altuera osatuz. Niagarako ur-jauzien altueraren laukoitza da eta Victoria ur-jauzien bikoitza. Ur emari handia dauka, 663 m³ segunduko batazbeste, planetako handienetakoa[2].
Potaro ibaiak Esekibo ibaira isurtzen ditu urak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Charles Barrington Brown britainiar geologoak aurkitu zituen 1870ean inguruko jatorrizko biztanleek gidatuta[3]. Brown eta James Sawkins 1867an iritsi ziren Guyanara herrialdearen mapa osatzeko helburuarekin. Brownek Canoe and Camp life in British Guiana (1876)[4] eta Fifteen Thousand Miles on the Amazon and its tributaries (1878) liburuetan aipatu zituen[5].
Turismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guyanako turismogune garrantzitsuenetakoa da. Aireportua ere badu, ur-jauzien gainaldetik 15 oinez iristen dena[6].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
C. B. Brownek 1870ean egindako marrazkia.
-
Kaieteur ur-jauziaren ikuspegi panoramikoa.
-
Ur-jauziaren airetiko ikuspegia.
-
Ur-jauzia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Kaieteur Falls, Guyana - World Waterfall Database» www.worldwaterfalldatabase.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
- ↑ «World-waterfalls.com» web.archive.org 2017-10-10 (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
- ↑ (Ingelesez) Archive, History. «Creators - Brown, Charles Barrington» History Archive (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
- ↑ (Ingelesez) Brown, Charles Barrington. (1876). Canoe and Camp Life in British Guiana. E. Stanford (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
- ↑ (Ingelesez) Brown, Charles Barrington; Lidstone, William. (1878). Fifteen Thousand Miles on the Amazon and Its Tributaries. E. Stanford (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
- ↑ (Ingelesez) «Kaieteur International Airport» Mapcarta (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).