Kadmo
Kadmo | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Formak | sugea |
Ogibidea | dragonslayer (en) |
Familia | |
Aita | Agenor (en) |
Ama | Argiope |
Ezkontidea(k) | Harmonia |
Seme-alabak | Polydorus (en) , Semele, Ino, Agave (en) , Ilirio eta Autonoe |
Anai-arrebak | Zilix, Europa, Phoenix (en) eta Electra (en) |
Kadmo[1] (antzinako grezieraz: Κάδμος) greziar mitologiako heroi bat izan zen, Telefasa eta Feniziako errege zen Agenorren semea. Greziar mitologian duen garrantzia, nagusiki, Tebasen sortzailea izatean oinarritzen da, baita Grezian alfabetoa sartu zuena ere.
Zilix eta Europaren anaia, azken hau, Zeusek bahitu zuena zezen itxura hartuz. Kadmo, bere arrebaren bila joan zen bere aitaren aginduz. Kadmok, Delfoseko orakulu bati galdetu zion, eta honek, Europa bilatzeari uzteko esan zion, eta, horren ordez, Beozia guztitik behi baten atzetik joan zedila. Behia geratzen zen tokian, Kadmok hiri bat sortu beharko zuen. Behin han, Kadmok, bere lagunak ur bila bidali zituen Aresen iturrira. Iturri hau, guztiak hil zituen herensuge batek zainduta zegoen. Beranduago, Kadmok herensugea hil zuen. Hil zuenean, Atenea agertu zitzaion, animaliaren hortzak ereiteko aholkatu ziona. Hori egin ondoren, Espartoak deritzen gizon armatu batzuk irten ziren. Kadmok, Aresen herensugea hil zuelako, jainkoa zerbitzatu behar izan zuen esklabu bezala zenbait urtez.
Bere zigorra amaitu ondoren, Tebaseko errege bihurtu eta Harmoniarekin ezkondu zen, Ares eta Afroditaren alaba zena. Jainkoek, ezkon opari bezala, Hefestok eginiko urrezko lepoko bat eta jantzi bat eman zioten. Beranduago, Tebaseko tronua euren biloba Penteori utzi zioten, eta Iliriara joan ziren Adriatiko Itsasoaren ertzean, non, suge bihurtuak eta Zelai Eliseoetara eramanak izan ziren. Uste zenez, Kadmo Feniziatik zetorren, eta berari zor zitzaion greziar alfabetoaren sorrera.