Kategoriak (jolasa)
Kategoriak jolasa, hitzen kategorien jolasa, lehen letraren jokoa, batxilergoko jolasa... Modu askotan, izen askorekin eta aldaera askorekin aspalditik jokatu den jolasa da. Jolasteko prest dauden pertsonek, idazteko tresnak besterik ez dute behar.
Jolas honen bertsio komertziala ere badago, mahai jokoa eta telefono adimendunentzako aplikazioa: Scattergories.
Nola jolastu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ausaz letra bat hautatzen da, eta jolasten dutenek, jokalari guztiek, denbora labur eta mugatu batean, letra horrekin hasten diren hitzak idatzi behar dituzte. Honelako taula bat egin behar du partaide bakoitzak:
Egokitu den letra | Hiria | Estatua | Euskal Herriko udala | Animalia | Munduko ibaia | Munduko mendia | Elikagaia | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Almeria 10 | Arrain 5 | A... kk!!! 0 | Aratz 10 | Arto 10 | ||||
Girona 5 | Gatua 0 | Ganges 10 | Gorbeia 5 | Gominola ?? | ||||
Kategoriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorago jarri dugun taulako zazpi kategoria horien multzoa adibide bat besterik ez da; jolasak hainbat aldaera onartzen ditu. Kategorien multzoan, zutabeetan, jokalariek erabaki dezakete jolasarekin hasi aurretik zer galdetuko den: "pertsonaia historikoen abizenak", "zientzialarien abizenak", "historiara igaro diren emakumezkoen deituak", "figura literarioak", "Literaturaren historiara igaro diren idazleen abizenak", "zuhaitzak", "ugaztunak", "hegaztiak", "dinosauroak", "ikastetxean topa daitezkeen objektuak"...
Jokalari bakoitzak ausaz letra bat hautatuko du eta gero, denbora korritzen hasten denean, jokalari guztiek lerro bat osatzen saiatuko dira oso denbora laburrean, erlojuz kontra. Denbora muga amaitzen denean, jokalariek idazteko tresna erabiltzeari utzi, modu nabarmenean, (jolas honi hizkuntza batzuetan "bota arkatza" esaten zaio) eta jokalari bakoitzak egindako lana ebaluatu egin behar da.
Puntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normalean saritu egiten da kategoria batean erabilitako hitza errepikatuta ez egotea, eta puntu gutxiago lortzen da beste jokalari batek erabilitako hitz berbera erabiliz gero. Gure adibideko goiko taulan jokalari batek baino gehiagok idatzi dute "Andorra" eta "arraina" eta horregatik puntuazioaren erdia eskuratu du adibideko taulako lehen lerroa bete duen jokalariak.
Adostu beharreko arauak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jolas honek hainbat aldaera onartzen ditu eta jolasten den bakoitzean, jokalariek, hasi baino lehen arau batzuk adostu behar dituzte:
- Ze hizkuntzetako hitzak onartuko dira? (Jokalariak elebidunak edo eleaniztunak izanez gero, H1, H2, H3 onartuko dira? Zein bai eta zein ez?
- Zenbat kategoria, zenbat zutabe? Zeintzuk?
- Denbora muga? Nork, nola neurtuko du denbora? (Txandaka?)
- Nork, nola aukeratuko du hurrengo letra zein izango den? (Dona-dona[1] eginez? Dado bat jaurtikiz?)
- Nola zenbatuko dira puntuak? Hitz bat bi aldiz errepikatzen bada? Hiru aldiz?
- Zelan zigortuko dira ortografia akatsak, hitz bat txarto idaztea? Amaitu gabe uztea?
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Asier Romero Andonegi. (2014-12-01). Zotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza. (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).