[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kate Barry

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kate Barry

Bizitza
JaiotzaLondres1967ko apirilaren 8a
Herrialdea Erresuma Batua
 Frantzia
HeriotzaParisko 16. barrutia2013ko abenduaren 11 (46 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Heriotza moduasuizidioa: erorikoa
Familia
AitaJohn Barry
AmaJane Birkin
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, moda-argazkilaria eta aktorea

IMDB: nm0058061 Allocine: 37507
Discogs: 2271131 Find a Grave: 121986409 Edit the value on Wikidata

Kate Barry (Londres, Erresuma Batua, 1967ko apirilaren 8aParis, 16. barrutia, 2013ko abenduaren 11) argazkilari erretratugile britainiarra zen. Parisen egiten zuen lan.

Familia, gaztaroa eta prestakuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kate Barryren gurasoak Erroman, 1974an: Jane Birkin ama eta John Barry aita.

Kate Barry Jane Birkin antzezle, zuzendari eta kantariaren eta John Barry konpositorearen alaba zen, eta Judy Campbell aktorearen biloba, amaren aldetik.[1]

Gurasoak bera jaio zen urtean bereizi zitzaizkion. Serge Gainsbourg-ek hezi zuen, eta hamahiru urterekin, bere aitaginarreba Jacques Doillon zinemagileak, eta aita John Barryk. Jatorrizko nazionalitatea mantendu zuen.

Amaren aldetik bi ahizpa-erdi zituen: Charlotte Gainsbourg (1971n jaioa) eta Lou Doillon (1982an jaioa).

Parisko École de la Chambre syndicale de la haute couture goi-joskintzako eskolan graduatu zen (1983-1984).[2]

Lehenik, Jean Rolin idazlearengandik oso gertu izan zen, eta, 1987an, Roman izeneko seme bat izan zuen, Pascal de Kermadecekin.[3] Gero Oury Milshteinen bikote-laguna izan zen.[4]

Kate Barry, 1994an, Apte (Aide et prévention des toxico-dépendances par l'entraide - Laguntza eta toxikodependentzien prebentzioa elkarri lagunduz) zentroaren sortzailea izan zen, Ruisseaux Gazteluan, Bucy-le-Longen, Aisnen.[5]

Argazkilari-ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an, 28 urte zituela, argazkigintzan murgildu zen. Lehen erakusketa Tokioko (Japonia) Bunkamura Galleryn egin zuen, 2000n. 2003an, Ni putes ni soumises elkartearen argazki enblematikoa egin zuen.[2]

“Cornered, portraits-paysages” izeneko erakusketa egin zuen Parisko Léo Scheer galerian 2005ean, eta, 2006an, Italiako Fiesoleko Sant'Alessandra basilikan. Beste erakusketa bat ere egin zuen, 40 erretratukoa, Rungiseko nazioarteko merkatuan eginak, merkatu horren 40 urteen karietara, 2009an, eta, 2010ean, erretratuen erakusketa bat Tokioko Mori Art Museumen.

Elle, Elle Japonia, Paris Match, Madame Figaro, L'Express Styles, Sunday Times Magazine, Telegraph Magazine[6], Cosmopolitan France, Crash, D magazine, Amica, Vogue (ingelesa eta alemana) edo Vogue France aldizkarietan parte hartu zuen.

Konpositore eta interpreteentzako disko-estalki ugari egin zituen, hala nola, France Gall, Michel Berger[7] gabeko bere lehen diskorako eskaera, Raphael, Piers Faccini, Jane Birkin, Marie Espinosa, Lara Fabian, Calogero, Carla Bruni…

2011n, Philippe Djian idazlearen erretratu filmatua egin zuen “ Empreintes” serierako.

Kate Barryren hilobia Montparnasseko hilerrian (11. dibisioa).

2012an, Jean Rolin idazlearekin lankidetzan, saiakeraz eta argazkiz osatutako liburu bat argitaratu zuen. Dinard. Essai d'autobiographie immobilière Éditions de la Table ronde[8] argitaletxean.

2013an, “Actrices” jarri zuen ikusgai Kyotographie Argazkilaritzako Nazioarteko Lehen Jaialdian, Kyoton, eta, ondoren, Parisen, “Point of View - portraits/natures-mortes” erakusketa, Anne-Dominique Toussaint zinema-galeriaren inaugurazioaren karietara.[9][10]

Kate Barry Claude-Chahu kaleko 5eko laugarren solairuko bere apartamentutik patiora erori ondoren hil zen (Paris, 16. barrutia). Etxez aldatu berri zen Errepublika auzoan bizi ondotik.[11] Ez da inoiz argitu zergatik erori zen.[12]

Haren hiletak 2013ko abenduaren 19an egin ziren, Parisko Saint-Roch elizan, hainbat pertsona ezagun han zirela. Montparnasseko hilerrian lurperatuta dago (Paris, 14. barrutia).[13][14]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]