Katalan independentismo
Kataluniar independentismoa Katalunia edota Katalan Herriak Espainia eta Frantziarengandik banandu eta kataluniar estatu independiente bat lortzeko helburua duen ideologia edo pentsamolde bat da.
Kataluniar independentismoaren bandera estelada delakoa da.
Kataluniaren independentziaren aldeko babes politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katalunian alderdi politiko aniztasun handia dago, haietako batzuetan independentismoa nahiko modu adierazkorran agertzen delarik, honek, independentziari buruzko galdeketa baten emaitza aldez aurretik jakin edo zehaztea zail egiten du.
Dena dela, hiru alderdi independentista badaude: ERC, SI eta CUP, bai eta heuren barnean nolabait independentziaren aldeko zenbait sektore dituzten alderdiko ere: CiU e ICV. Bestalde, PSC alderdia independentziaren aurka dago baina bere barnean erreferenduma burutzearen aldeko sektoreak ere badaude (nahiz eta bertan ezezkoa emango luketeen), hots, sektore katalanista. Azkenik, independentziaren aurkako erabateko jarrera duten alderdiak daude: PPC eta Ciutadans, bai eta PSCren barneko zenbait sektore, denak ere espainiar nazionalismoari estuki lotuak.
Legebiltzarretik haratago dauden hainbat alderdi eta koalizio independentista ere badaude: Estat Català, Endavant, PSAN, MDT, CUP, eta 2009a ezkeroztik, Reagrupament. Hainbat erakunde independentista ere badaude, bai eta gazte erakundeak ere: Joventut Nacionalista de Catalunya, JERC, Maulets edota Coordinadora d'Assemblees de Joves de l'Esquerra Independentista, baita hiru ikasle sindikatu ere: Estudiants en Acció, Coordinadora d'Estudiants dels Països Catalans eta Alternativa Estel, azken bi hauek jada SEPC sindikatuan batetatuak.
Galdeketaren inguruan sortu diren erakundeak ere badaude, adibidez, Assemblea Nacional Catalana, bai eta udal eta udalerrien itzalpean sorturikoak ere, esate baterako Associació de Municipis per la Independència (Euskal Herriko Udalbiltzaren parekide).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970eko hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970eko hamarkadaren amaieran sortu zen egungo independentismoa. Garai horretan, PSAN, Herrialde Katalanen Nazio Askapenerako Alderdi Sozialista sortu zen. Ez zuten sinesten burutzen ari zen «trantsizio»an, frankismoko pribilegioak mantentzeko egituratzat ikusten baitzuten. Autonomia erkidegoen Espainia berria frankismoa oinarritzen zela aldarrikatzen zuen, eta Convergencia eta Unioren katalanismo «immobilista» eta «kontserbadorea» ukatzen zuen[1].
1980ko hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980ko hamarkadako mugimendu independentista katalanismo moderatuetatik aldendu zen, eta jarduera eta ekintza erradikalagoak hartu eta egin zituen. PSAN hainbat talde banatu zen: MDT Lurraren Defentsarako Mugimendua eta Terra Lliure talde armatua. bi helburu nagusi zituzten hamarkada horretako mugimendu independentistek: gizartean oinarria ezartzea, eta aurkariak zehaztea. Ideologikoki autonomia erkidegoak defendatzen zituen katalanismo kontserbadorearekin hautsi nahi zuten. Haustura ideologikoa bultzatzeko diskurtso marxista erabiltzen hasi ziren. Mugimendu independentista horren inguruan gizarte sare bat sortu zen. Bertan zeuden: ikasle mugimenduak, sindikatuak, ekologistak eta feministak.
1990ko hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugimendu independentistak maila instituzionalera eramateko beharra sentitu zuten zenbait sektorek. Bartzelona 92ko Olinpiar Jokoak baina egun batzuk lehenago independentisten aurkako sarekada egin zen. Bi astean 45 lagun atxilo hartu zituzten, eta erdiek torturak salatu zituzten. 1995ean, Terra Lliurek bukatutzat jo zituen bere ekintzak. Nazioartean, Baltikoko herrialdeetan eta Balkanetan independentzia prozesuak hasi ziren, eta talde armatuak islamistak sortzen ari ziren. Independentisten alderdi erreformista ERCn sartu zen, eta erradikalagoa CUPen inguruan bildu zen.
2000ko hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Autonomia Erkidegoen eremuan aurrera egitea talde nagusien helburu bilakatu zen: hizkuntza politika eta, batez ere, zerga sistema hobea bermatzeko Estatutu berri bat eskatzen hasi ziren. 2003an PSCk, ERCk eta ICV-EUiAk hiruko gobernua osatu zuten estatutua erreformatzeko. Horretarako proposamena 2005eko irailaren 30ean onartu zuen Kataluniako Parlamentuak: CiU, PSC, ERC eta ICVko diputatuek alde bozkatu zuten; PPkoek, berriz, aurka.
Espainian presio handia egon zen testu horren aurka eta handik lau hilabetera Artur Masekin bildu zen Jose Luis Rodriguez Zapatero, Espainiako presidentea. Estatutuaren erreforma leuntzea adostu zuten, adibidez, «nazio» terminoa hitzaurrean sartuta (eta ez lehen artikuluan). Horregatik ERCk babesa kendu zion agiriari.
2006ko otsailean manifestazio jendetsua egin zuten Bartzelonan Nazio bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu lelopean. Ondoren, iritsi ziren 2010eko manifestazioa —Konstituzio Auzitegiak moldatutako 2006ko Estatutuaren aurka—, eta hurrengo urteetako Diada jendetsuak. Krisi ekonomikoarekin, sektore gehiagotara heldu zen independentismoa.
2009an independentziari buruzko galdeketak egiten hasi ziren, Arenys de Munten lehena. Garai hartan sortu zen ANC Biltzar Nazional Katalana edo Assemblea Nacional Catalana.
2010eko hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012ko irailaren 3an Sant Pere de Torellóko udalak Kataluniako independentziaren alde sinatutako aldarrikapenaren ondoren, aldarrikapen berdina sinatu duten udalerriak erabilitako izena Kataluniako Lurralde Askea izan da. Urte hartako Diadan ordura arteko manifestazio handiena egin zuten "Katalunia, estatu berria Europan" leloarekin; Masek galdutzat jo zuen Madrilekin itun fiskala negoziatzeko aukera, eta hauteskundeak aurreratu zituen. Hauteskundeetan, Diadako leloa babestu zuten alderdiek lortu zituzten boto gehien baina CiUk ez zuen gehiengo osorik lortu, eta ERCrekin aliatu behar izan zen.
2013ko irailaren 11n, Diada egunean berriz ere, independentziaren alde Katalunian osatu zen giza katea da, ANC erakundeak deitutakoa. Giza kateak 400 km inguru izan zituen eta La Jonqueratik Alcanarrera zabaldu zen, antzinako Via Augustari jarraituz, ekimen erraldoiak Via Catalana izena hartuz.
Autonomismoaren aldeko alderdi batzuk (CDC, adibidez), estatu propioaren aldeko mugimenduan kokatu ziren, aldarrikapen ez argiekin bazen ere. «Estatu propioa» independentea izan edo ez, hori defendatzen zuten Unio eta ICVko sektore batzuek. Gauzak horrela, zehaztu zituzten galdeketaren formulazioa eta eguna. Azkenik, Kataluniaren independentziarako kontsulta burutu egin zuten 2014ko azaroaren 9an, erreferendum izaera ofizialik eduki ez zuena Espainiaren aurkako jarrera zela-eta. Emaitzek erakutsi zuten 2.236.806 herritar joan zirela bozkatzera, horietatik 1.861.753 boto independentistak izan ziren, 232.182 estatua bai baina independentzia nahi ez zutenak eta 104.772 boto unionistak.
Nazioarteko sostenguen artean, esanguratsua izan zen 2015eko maiatzean jasotakoa Danimarkako legebiltzarrean: "Folketing"-ean ordezkatuta dauden 8 alderdi politikoetatik 7k adierazi zuten euren aldeko jarrera Espainia eta Kataluniaren arteko elkarrizketarako, independentziari irtenbide demokratikoa emateko aldera.[2]
2017ko urriaren 1ean, Kataluniaren independentzia erreferenduma burutu zuten. Azkenik, 2017ko urriaren 27an Kataluniako Parlamentuak aldebakarreko independentzia aldarrikapena egin zuen eta ondorioz, Kataluniako Errepublika eratu zuten. 2019an, prentsan azaleratu zen CNIk independentista katalanak mugikorretan Pegasus programa instalatuz zelatatzen zituztela, 2022ko apirilean berriz azaleratu zen auzia.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Samara Velte, «Olatu bat etorkizunera», Berria, 2014-11-09
- ↑ "Denmark, in favor of seeking a democratic solution for the independence of Catalonia (Vilaweb)."
- ↑ Urain, Jon O.. «Ziberespioitzaren argi-ilunak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).