Kontserbazio bereziko eremu
Kontserbazio bereziko eremua, KBE, Europar Batasunaren Habitaten zuzentarauaren arabera, Batasunaren garrantzizko leku bat da, estatu kideek arau baten bidez naturagune babestu izendatutakoa, Europar Batasunaren mailan habitat natural garrantzizkotzat jotzen dena. Han, habitat naturalak edota eremua izendatzeko orduan kontuan hartu diren espezieen populazioak kontserbazio-egoera egokian mantendu edo kontserbazio-egoera egokira iristeko behar diren kontserbazio-neurriak aplikatzen dira.[1]
Beraz, Batasunaren garrantzizko leku bat Europa mailan onartua denean, automatikoki kontserbazio bereziko eremu bihurtzen da, eta babes araudi berezia ezartzen zaio.
Kontserbazio bereziko eremuekin batera, Hegaztientzako babes bereziko eremuak ere Natura 2000 sarearen parte dira.[2][3] Bigarren naturagune babestu horiek Hegaztien zuzentarauan dute jatorria. Interes handiko habitatak eta espeziak babestea da sare horren helburua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ kontserbazio bereziko eremu. Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-2-10).
- ↑ «BOE.es - Documento BOE-A-2011-14661» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ «EEA - Glossary - special area of conservation» web.archive.org 2006-07-18 (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).