[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kontiolahti

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kontiolahti

Kontiolahtiko armarria
Armarria
Berezko izena Kontiolahden kunta
Herrialdea
Eskualdea
Azpieskualdea
 Finlandia
Ipar Kareliako eskualdea
Joensuuko azpieskualdea
Alkatea Jere Penttilä
Sorrera 1873
Kontiolahti Finlandiako mapan
Koordenatuak 62°46′00″N 29°51′00″E / 62.76667°N 29.85000°E / 62.76667; 29.85000
Azalera
- Ur-azalera
1.029,82 km² [1]
230,14 km² (%22,34)
Biztanleria
Dentsitatea
Lehen hizkuntza
- Finlandiera
- Suediera
- Besteak
14.516 (2014.04.30) [2]
18,15 bizt/km²
(2012) [3]
% 97,9 (ofiziala)
% 0,1
% 2,0
Webgune ofiziala (Finlandieraz) (Alemanez)
(Errusieraz) (Ingelesez)

Kontiolahti Finlandiako Ipar Karelia eskualdeko herri bat da. Joensuutik 20 kilometro iparraldera dago, Höytiäinen lakuaren ertzean. Bere izenak "hartzaren badia" esan nahi du.

Kontiolahti parrokia 1783tik existitzen da. Udalerria 1873an sortua izan zen. Udalerriko herririk garrantzitsuenak Kontiolahti eta Lehmo dira. Bere lurraldearen barnean, gainera, Herajärvi, Iiksi, Jakokoski, Kontioniemi, Kulho, Kunnasniemi, Mönni, Onttola, Paihola, Puntarikoski, Pyytivaara, Rantakylä-Romppala, Selkie, Varparanta eta Venejoki herriak ere badaude.

Kontiolahti Joensuu gertu izateaz probesten da, Ipar Kareliako herririk handiena dena. Eskualdeko gainontzeko herriek ez bezala, bere biztanleriak gorantz egin du 1978tik. 2006an, langabezi tasa %11,5ekoa zen, nahiko txikia eskualderako. Udalerrian lan gehien ematen duena Finlandiako armada da, Kontiolahtin goarnizio bat duena.

Nazioartean, Kontiolahti nagusiki biatloiko Munduko Koparen probetako bat ospatzen den toki bezala da ezaguna. 1999ko Munduko Biatloi Txapelketaren egoitza izan zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Suomen pinta-ala kunnittain. Maanmittauslaitos. 2014.04.30
  2. Suomen asukasluvut kuukausittain Väestörekisterikeskus. 2014.04.30
  3. Väestorekisterikeskus 2012

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]