Komsomol
Komsomol | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Всесоюзный ленинский коммунистический союз молодёжи, Российский коммунистический союз молодёжи eta Российский ленинский коммунистический союз молодёжи |
Mota | young communist league (en) |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna eta Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa |
Ideologia | marxismo-leninismoa eta komunismoa |
Jarduera | |
Kide kopurua | 22.100 (1918ko urriaren 1a) |
Agintea | |
Lehendakaria | Yefim Tsetlin (en) eta Oskar Ryvkin (en) |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Jabea | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista |
Historia | |
Sorrera | 1918ko urriaren 29a |
Desagerpena | 1991ko irailaren 28a |
Jasotako sariak |
Komsomol (errusieraz: Комсомол) Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren gazte erakundea zen. Hitza Gazteriaren Batasun Komunista esan nahi duen Kommunistitxeski Soiuz Molodiozhi (Коммунистический союз молодёжи) izenaren kontrakzioa da. 1918ko urriak 29an sortua, 1922tik bere izen ofiziala Batasuneko Gazteriaren Batasun Komunista Leninista (errusieraz: Всесоюзный Ленинский Коммунистический Союз Молодёжи, translit.: Vsesoiuzni Leninski Kommunistitxeski Soiuz Molodiozhi; ВЛКСМ edo VLKSM laburtua).
Bere garai gailenean, 1970eko hamarkadan eta 1980ko hamarkadaren hasieran, Komsomola berrogei milioi kide izatera iritsi zen, Errusiar Federazioko biztanle helduen bi heren inguru uneren baten kide izan zela estimatuz. 1991ko irailean desagertu zen, urte horretako abuztuko huts egindako estatu kolpearen ondoren eta Sobietar Batasuna desagertu baino hiru hilabete lehenago.
Komsomol hitza erakunde honetako kide bati erreferentzia egiteko ere erabiltzen da, eta bere plurala komsomolets edo komsomolak izan daiteke.
Egitura eta antolakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komsomolean 14 urterekin sar zitekeen, eta bertan 28 urte bete arte egon. Dena dela, erakundeko funtzionarioak antzinako militanteak izaten ohi ziren, hala, ohiko kideak baino nagusiagoak zirelarik. 14 urtetik beherakoentzat Aitzindarien mugimendua zegoen. Nazioarte mailan Komsomol zen Gazteria Demokratikoaren Munduko Federazioko kiderik garrantzitsuena.
Komsomolak Alderdi Komunistagan zuen eragina mugatua zen arren, erakundeak paper garrantzitsu bat betetzen zuen gazteria PCUSen balore eta printzipioetan sartuz, Sobietar Batasuneko politikarako sarrera ate baten funtzioa eginez. Kiderik aktiboenek sari eta pribilegioak jasotzen zituzten. Adibidez, Juri Andropovek, Leonid Brezhnev hil ondoren Alderdiko Idazkari Nagusia izan zena, bere karrera politikoa Komsomolen Kareliar sekziotik hasi zuen. Komsomolen egitura hierarkikoa, eskema federal bat jarraituz antolatua, Alderdiarenaren oso antzekoa zen.
Gainbehera eta desagerpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mikhail Gorbatxovek eginiko perestroika eta glasnost erreformek Alderdi Komunistaren ordena politiko eta sozialaren babespean hazi zen Komsomol tokirik gabe utzi zuten. Urte horietan erakundeak jada gazteriaren interesak ordezkatzen ez zituela esaten hasi zen, eta egitura eta lidergoa arazo sakonak zituen. Komsomolen XX. Kongresuan, erabat aldatu ziren bere estatutuak merkatu ekonomiaranzko orientazio berri bat islatzeko. XX. Kongresuko erreformek Komsomol suntsitu zuten, zatikatua amaitu zena, bere helburuak, euren kideen eta oro har kide guztien interesak begi bistatik galduz. Erakundeak jada ez zuen tokirik jaio zenaren erabat ezberdina zen Sobietar Batasun batean.
Perestroikaren lehen etapetan, pixkanaka enpresa pribatuak sartzean, Komsomolak lehentasuna zuen enpresak irekitzeko, neurriak gazteria bultzatuko zuela eta etorkizun hobe bat izateko aukera emango zionaren aitzakiapean. Aldi berean, bere agintarietako asko Estatuak Sobietar Batasuneko eta beste estatu sozialista batzuetako ekonomia planifikatuaren zutabea izan zen monopolio ekonomikoa gal zezan kanpaina egiten hasi ziren. Emaitza bezala, errusiar oligarkiaren zati handi bat Komsomoleko agintariekin prestatu zen, Mikhail Jodorkovski magnatea kasu. Berehala esaten hasi zen, ironikoki "Komsomola kapitalismo eskola bat zela", Leninen "sindikatuak komunismo eskola bat dira" esaldia parafraseatuz.
1991ko abuztuak 19an PCUSen alde gogorra, estatu kolpe baten bidez, Gorbatxoven erreformak atzera botatzen eta sobietar ordenara itzultzen saiatu zen. Kolpearen porrotak bere behin betiko amaiera eragin zuen. Komsomolen XXII. kongresuan, urte horretako irailean ospatu zena, erakundeak eratzera eraman zuen helburuak bete zituela erabaki zen, eta desagertu egin zen. Hiru hilabete beranduago, abenduak 25ean, Gorbatxovek Sobietar Batasunaren zatiketa formala iragarri zuen. Komsomoli bere organo ofiziala zen Komsomolskaia Pravda egunkariak biziraun zion.