Gävle
Gävle | ||
---|---|---|
urban area in Sweden (en) | ||
Enparantza nagusia, Alderholmen, Alde zaharreko kalea, Fullriggaren, Udaletxea, Gavleån ibaiertza Irudi gehiago | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Suedia | |
Probintzia | Gävleborg | |
Gävleborgeko konderria | Konderria | |
Izen ofiziala | Gävle | |
Posta kodea | 80x xx | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 60°40′29″N 17°08′40″E / 60.67483°N 17.14439°E | |
Azalera | 42,45 km² | |
Altuera | 8 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 79.004 (2020ko abenduaren 31) 1.418 (2020) | |
Dentsitatea | 1.673 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1446 (egutegi gregorianoa) | |
Telefono aurrizkia | 026 | |
Hiri senidetuak | baliorik ez | |
http://www.gavle.se |
Gävle, Suediako hiria da, Gävleborgeko konderriko hiriburua. 2010eko erroldaren arabera hiriak 71.033 biztanle ditu.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suediera zaharrean gavel izenak "ibaiertza" esan nahi du. Aipaturiko lehenengo izena Gävle-ägarna da eta "ibaiertzaren jabea" esan nahiko luke.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsaso Baltikoaren ertzean dago, Dalälven ibaia itssoratzen den puntutik oso gertu. Gävleborgeko konderriko hiri handiena da eta hegoaldeko muturrean kokaturik dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gävle herriaren lehen aipamen idatzia 1413koa da baina herri eskubideak 1446an jaso zituen. Mendeetan zehar etxalde txiki eta baxuez osaturiko herria izan zen. Etxe hauek Gavleån, Lillån eta Islandsån erreken ertzetan lerraturik zeuden eta zohikatzezko edo egurrezko teilatuak zituzten. XV mendean kobrea eta burdina esportatzeko Gävleko kaia erabiltzen hasi zirenean hiria hazi egin zen eta XVI mendean Suediako itsasportu garrantzitsuenetakoa bihurtu zen. Ontziolak ere ezarri ziren bertan.
XVIII mendean herrigunea eratu zen hiru eraikin nagusiren inguruan, eliza, Gävle jauregia eta udaletxearen inguruan. 1776an sute handi batek suntsitu eta herria berreraiki zuten patroi erregularra jarraituz eta etxe karratuak eginez. 1869an sute handiago batek hiriak zituen 10.000 biztanñletatik 8.000 etxe gabe utzi zituen. Gavleån hegoaldean zegoen auzoa salbatu zen soilik. Herria berriz berreraikitzean kale zabalagoak egin zituzten eta parke ugari txertatu, "hiri berdea" bihurtuz.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsasportuari loturiko jarduera ekonomikoa du Gävek. Ontziola gutxi gelditzen dira baina urtero 1000 merkatal ontzitik gora etortzen da portura.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Gävle) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 11.0 | 12.5 | 18.3 | 27.1 | 28.9 | 36.4 | 34.4 | 34.0 | 28.0 | 22.7 | 15.0 | 11.7 | 36.4 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -0.7 | 0.1 | 4.4 | 10.2 | 15.2 | 19.1 | 22.3 | 21.2 | 16.6 | 9.3 | 4.2 | 0.7 | 10.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -7.5 | -7.3 | -5.0 | -0.1 | 4.2 | 8.2 | 11.5 | 10.5 | 6.4 | 1.9 | -0.5 | -5.2 | 1.4 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -30.4 | -33.7 | -29.9 | -17.9 | -7.3 | -4.5 | 1.0 | -2.2 | -5.7 | -15.1 | -22.5 | -30.3 | -33.7 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 48.0 | 34.6 | 32.1 | 40.2 | 39.2 | 43.9 | 68.7 | 82.0 | 66.5 | 54.6 | 56.5 | 51.4 | 617.9 |
Iturria (1): SMHI precipitation average 1961-1990[1] | |||||||||||||
Iturria (2): SMHI climate data 2002-2014[2] |
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gefle IF hiriko futbol tadea da. 1882an sortu zuten eta Suediako talderik zaharrenetakoa da. Titulurik ez duen arren 2006an Suediako Kopako finalista izan zen eta hiru aldiz hartu du parte UEFA Europa League txapelketan.
Brynäs IF Suediako izotz-hockey talde handienetakoa da, 13 aldiz irabazi du Suediako liga.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Udaletxea.
-
Itsasgizonen eliza.
-
Alde zaharreko kalea elurtuta.
-
Kontzertu aretoa.
-
Trenaren museoa.
-
Biltegi zaharra.
-
Ibaiertza.
-
Gabonetako ahuntza.