František Ladislav Rieger
František Ladislav Rieger | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Semily, 1818ko abenduaren 10a | ||||||
Herrialdea | Austriar Inperioa Austria-Hungariako Inperioa | ||||||
Heriotza | Pragako Hiri Berria eta Praga, 1903ko martxoaren 3a (84 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Vyšehrad cemetery (en) | ||||||
Familia | |||||||
Ama | Terezie Riegrová | ||||||
Ezkontidea(k) | Marie Riegrová-Palacká (en) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Pragako Unibertsitate Karolinoa | ||||||
Hezkuntza-maila | zientzietan doktorea | ||||||
Hizkuntzak | txekiera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | idazlea, ekonomialaria, politikaria, legelaria, poeta, editore-laguntzailea eta itzultzailea | ||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||
Jasotako sariak | |||||||
Kidetza | Serbian Learned Society (en) Serbian Academy of Sciences and Arts (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Český klub (en) Old Czech Party (en) | ||||||
František Ladislav Rieger (Semily, 1818ko abenduaren 10a - Praga, 1903ko martxoaren 3a) txekiar ekonomialari eta politikari abertzalea izan zen.
Pragako Unibertsitatean zuzenbidea eta ekonomia ikasi zituen eta han ideia nazionalistekin harremanetan jarri zen. 1830eko Azaroko Altxamenduan parte hartu zuten poloniar errefuxiatuek ere eragin zioten. 1848ko Iraultzan eta uztailean Vienako Batzar Konstituziogilean parte hartu zuen. František Palackýrekin eta beste lagun batzuekin batera proposatu zuten Bohemia estatu federal autonomo bihurtzea Austriako Inperioaren barruan.
Bohemiako konstituzioari uko egin ondoren, bi urte eman zituen Londresen eta Parisen borondatezko erbestealdian. Pragara itzulita, gai ekonomikoei buruz idazteari eta txekiar kulturaren aurrerabide-proiektuak sustatzeari ekin zion. Halaber, Slovník naučný izeneko ezagutza orokorreko entziklopedia txekiar bat argitaratzen hasi zen (1859-1874). Txekiako lehen egunkari politikoa ere sortu zuen 1861ean.
1859an Austria-Hungariako monarkia sortu ondoren, Rieder politikara itzuli zen. Txekiako Alderdi Nazionaleko buruzagi bihurtu zen, eta autonomia eskatu zion berriro Bohemiari. Enperadoreak eskaerari entzungor egin ondoren, Riegerrek hogei urte iraun zuen erresistentzia pasiboko politika txekiar bati ekin zion.
Urteen poderioz, Riederren kontserbadorismoak, nobleziarekin eta Eliza Katolikoarekin egindako aliantzak Alderdia hautsi zuten, Txekiar Gazteek jarrera horien aurka egin baitzuten.